Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Aiko taldeak EHU-ren Arabako Campusera eramango du musika eta dantza tradizionala

Dokumentuaren akzioak

Aiko taldeak EHU-ren Arabako Campusera eramango du musika eta dantza tradizionala

2015/12/10 10:15

Javier Garaizar Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Arabako campuseko errektoreordeak eta Sabin Bikandi Aiko Taldeko kideak unibertsitate esparruan musika eta dantza tradizionala sustatzea xede duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Aiko Taldea deritzon musikari eta dantza-maisuen kolektiboak estilo berri bat finkatu du dantza tradizionala irakatsi eta dantzaren bitartez gozarazteko orduan. Zeregin horretan 10 urte egin dituela, 4.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute taldeak bultzatutako ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emanalditan. Orain, UPV/EHUren Arabako campuseko komunitate unibertsitarioak –ikasleek, irakasleek eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileek– dantza ikasi eta praktikatzeko beste modu aurrerakoiago, errazago eta jostagarriago batez gozatzeko aukera izango dute, baita interesatuta egon daitezkeen gainerako pertsona guztiek ere, jarduerak jende guztiarentzat irekita egongo baitira. Aikok gozamena du ohiko jardunaren ardatz, pasodoblea, jota, polka, porrua, mazurka, txotisa eta jauziak bezalako plazako dantzen praktikaren bitartez, besteak beste. Abenduaren 15ean abiaraziko duen dantza-tailerra eta Dantzaldi Ibiltaria (2016ko asteroko dantza-eskolak) dira antolatuak dituen lehenengo jarduerak.


Dantza-tailerra, abenduaren 15ean
Honela, hitzarmenaren ondorioz antolatuko den lehenengo jarduera, Unibertsitateko Pabilioian eskainiko den dantza-tailerra izango da, abenduaren 15ean, 18:00etatik aurrera, UPV/EHUren Arabako campusak 2012an Unibertsitatean euskara sustatzeko abiarazi zuen EHUskarabanda delako ekimenari atxikita. Tailerra, komunitate unibertsitarioarentzat ez ezik, publiko orokorrarentzat ere irekita egongo da, eta ondorioz, aukera paregabea eskainiko die dantza tradizionalak ikasi nahi dituzten guztiei, Aiko Taldearen metodo 'naturalagoa, lasaiagoa eta jostagarriagoa' froga dezaten, 'dantzan ikasteko beste era bat'.
 
Dantzaldi Ibiltaria, 2016an
Unibertsitate publikoaren Arabako campusarekiko akordioa abian jarri ahala, Gasteizera hedatu ahal izango da Aiko Taldeak Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHUren Abandoinbarrako paraninfoan– abian duen Dantzaldi Ibiltaria delako ikastaro egonkorra. Honela, 2016an, otsaiiletik ekainera bitarteko ostegunetan, prestakuntza-ekintza hau Arabako Campusean ere antolatuko da (90 minutuko asteko eskolak), interesatuta dauden pertsona guztiek hastapen mailan (18:00etan) nahiz maila aurreratuan (19:30etan) trebatzeko aukera izan dezaten. Ekimena jende guztiarentzat irekita dago, baina UPV/EHUrekiko lotura dutenek eta 30 urtetik beherakoek prezio bereziak izango dituzte matrikuletan.

Izena emateko eskoletan bertan edo:

Lehen kontaktua izan nahi dutenentzat, eskolak doakoak izango dira otsailan, eta ikastaro osorako matrikula horren ondotik egin ahal izango dute. Izena emateko epea irekita dago jadanik.

Informazioa: EHU, Arabako Kanpusa / Aiko Taldea

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...