Dokumentuaren akzioak
AIKO Taldeak Bilboko Alde Zaharretik dantzatzera gonbidatzen zaitu Aste Nagusian
AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionala hedatzen duen musikari eta dantza maisuen taldeak, Bilboko Alde Zaharra dantzagune bihurtuko du hurrengo ostiralean, abuztuaren 25ean, bere ohiko dantzapoteoarekin. 13:00tan izango da, eta Alde Zaharreko hainbat tokitatik ibiliko da, Txakur kaletik abiatuta.
AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek Bilboko Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte, hurbiltzen den edonor dantzatzera eta abestera gonbidatuz, dibertsio eta gozamen giroan. Sabin Bikandik, txistu eta danbolinarekin, Alvaro Garciak, gitarrarekin, Txus Aranburuk, akordeoiarekin, eta Amaiur Cajaravillek, kontrabaxuarekin, dantzarako errepertorioa eskainiko dute guztion gozamenerako.
Horrela, publikoak pasodobleak, balsak, jotak, eskudantzak, porruak, jauziak, mazurkak edota sokadantzak dantzatzen parte har dezake. Musika entzuten den bitartean, Patxi Laborda eta Ainhoa Odiaga, AIKO Taldeko dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.
Topagunea Txakur kalean izango da eta hortik Alde Zaharreko hainbat kaleetatik mugituko dira, Santa María, Pilota, Barrenkale eta Jardines kaleetatik hain zuzen, bertatik pasatzen den edonor dantzatzera animatuz.
Dantzapoteoa-Bilboko Aste Nagusia
Eguna: Abuztuaren 25a, ostirala
Ordua: 13:00
Lekua: Bilboko Alde Zaharra (Txakur Kalean)
AIKO Taldea musikariak: Sabin Bikandi (txistu y danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua)
AIKO Taldea dantza maisuak: Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga
Informazio gehiago: www.facebook.com/aikotaldea
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...