Dokumentuaren akzioak
Aiko Taldeak bere ohiko Dantzazale Eguna ospatuko du igande honetan Urkiolan
AIKO Taldeak (www.aikotaldea.eus) Urkiolara eramango du aurten bere Dantzaldi Ibiltaria ikasturteko ohiko agur festa. IGANDE honetan, ekainaren 19an, santutegiak jasoko duen San Antonio jaiaren errepetizioarekin bat etorriz, musika eta dantza maisuen taldeak bere ‘Dantzazale Eguna’ antolatuko du bertan, partaidetzara zabalik egongo den jardunaldia. Taberna Ibiltaria eta Bizkaiko Gaiteroak eurekin egongo dira bertan. Guztien artean, eta Club Vasco de Camping Elkartearen eta Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, 13:00etan oso sokadantza bereziarekin hasiko den dibertsioz betetako eguna prestatu dute.
Urtero bezala, AIKO Taldeak urrezko amaiera emango dio bere Dantzaldi Ibiltariari –2.000 pertsona baino gehiagori modu naturalean eta dibertigarrian dantzan erakutsi dien ikastaroa–, aurten erromeria tradizionalen zapore guztia Urkiolara eramango duen festa jardunaldiarekin. 13:00etan sokadantza dantzatuko da santutegi ondoan eta, ondoren, AIKO taldeko musika eta dantza maisuek, Bizkaiko Gaiteroak taldeak lagunduta, bertaratutako guztiak dibertitzera gonbidatuko dituzte, ez dantza eginez bakarrik, baita Taberna Ibiltariaren errepertorioko kanta herrikoiak abestuz ere.
Hogei abeslari eta musikari inguruz osatutako talde horrek bere lekua egin du dagoeneko Euskal Herri osoko jai askotan, partaidetzan oinarrituta euskal kantutegi tradizionaleko abestiak berreskuratzeko modu freskagarriari esker, musikaren laguntza txikiarekin (akordeoia, biolina, gitarra batzuk). Izan ere, taldeak eskaintzen duena ez dira geldik, begira, geratzeko emanaldiak; helburua kaleetan eta tabernetan abesteko ohitura berpiztea da. Duela 16 urte sortu ziren, eta bat datoz AIKO Taldearekin, gutxi batzuei zuzendutako akademizismoetatik haraindi, musika eta dantza, horiez gozatu nahi duten guztien ondare izan daitezen.
Arratsaldeko 16:00etan, bazkariarekin indarrak berreskuratu ostean, berriro entzungo dira zelaian jotak, jauziak, mazukak, baltsak… partaide guztiei, askatzeko eta AIKOko maisuen eskutik dantzatzeko beste aukera bat eskainiz. Musikaz eta dantzaz betetako bi ordu izango dira, dantzazale guztientzat egokiak, Bizkaiko Gaiteroak taldearen eskutik etorriko den jaiaren amaieraren aurretik. 18:00etan, talde horrek emango dio amaiera jardunaldi errepikaezinari, izan ere, talde hori ere ospakizunetan dago; Bizkaiko Gaiteroak taldeak hogei urte bete ditu Bizkaiko jai herrikoiak alaitzen, biztanleei betiko melodiak itzultzen dizkien musika errepertorioarekin, erraldoien eta buru handien kalejiratan entzuten zirenak, adibidez. Izan ere, horrelako kalejira batean sortu zen duela bi hamarkada taldea osatzeko ideia.
EGITARAUA EKAINAK, 19 IGANDEA. URKIOLA
DANTZARI DANTZAZALE EGUNA, MENDIKO ERROMERIA
13:00 Soka dantza eleiza inguruan, eta jarraian, kantu dantza eta parranda Taberna Ibiltaria, Bizkaiko Gaiteroak eta Aikotarrekin.
15:00 Bazkaitordua, bakoitza bere kontura.
16:00 Erromeria AIKO taldearekin.
18:00 Bizkaiko Gaiteroekin agurra.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...