Nahas Jolas, Aiara dantza taldearen ikuskizun berria

2019/02/14
Nahas Jolas, Aiara dantza taldearen ikuskizun berria

Otsailaren 23an emanaldi berri bat aurkeztuko du Aiara Dantza taldeak Amurrio Antzokian. Bi emanaldi ziango dira, 18:00 eta 20:30ean, eta sarrerak Amurrioko kultura etxean erosi ahalko dira gaurtik aurrera 8€ren truke.

LABURPENA

Erritmo eta estilo ezberdinak uztartuz, dantza jolasean, euskal tradiziotik haratago doan ikuskizuna da hau; inoiz Aiara Dantza Taldeak iradoki duen formatu berritzaileenean aurkeztua eta hainbat gonbidatuz lagundua. Bizitasunez beterik eta dantza modus vivendi gisa hartuta, euskal dantzen moldagarritasuna eta bihurkortasuna plazaratzea du helburu emanaldiak, estilo anitzen bateragarritasuna aldarrikatuz.