Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiara Dantza Taldea Amurrioko euskal jaian 200 dantzaritik gora elkartuko gara

Dokumentuaren akzioak

Amurrioko euskal jaian 200 dantzaritik gora elkartuko gara

Amurrioko euskal jaian 200 dantzaritik gora elkartuko gara

Amurriko euskal jaian euskal ezkontza, 2014. Argazkia: Aiaraldea.eus

Amurrioko euskal jaia ospatuko dugu larunbatean, hilak 26.

Dantzarekin lotu dugu aurten euskal jaia eta Aiaraldeko ia dantza talde guztiak batuko gara. Bi dantza emanaldi emango ditugu: goizean umeak (100 dantzari inguru) eta arratsaldean helduak (beste 100), beraz Aiaraldeko 200 dantzari baino gehiago elkartuko gara egunean zehar. Honetaz gain, kantu poteoa, herri bazkaria eta erromeriak ere egongo dira (Patxi eta konpania eta hilean bariku bat).

Aurten eskualdean euskal kultura oinarri zuten elkarte guztiak batzea izan da helburua hasieratik, Aiaraldeko euskal kultura topaleku izatea jai hau. Naiz eta aurten Amurrioko euskal jaian batu garen, asmoa urtero herri ezberdin batean batzea da, nahiz eta Amurrioko euskal jaia ere mantenduko den. Hori proposatzen den lehenengo urtea izanik zaila egin zaigu elkarte guztiekin elkartzea, eta horregatik indarra dantza taldeetan jarri dugu. Hala ere, datozen urteetan ahalik eta elkarte gehien batzea izango da asmoa.

Hemen duzue egitaraua eta kartela:

Euskal Jaia Amurrio 2018

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiara Dantza Taldea

Aiara Dantza Taldea