Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiara Dantza Taldea Amurrioko XLXI. Fandango eta Arin-arina eta Aurresku txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Amurrioko XLXI. Fandango eta Arin-arina eta Aurresku txapelketa

Amurrioko jaiak direla eta, Amurrioko XLIX. Fandango eta Arin-arin eta Aurresku txapelketa antolatu du San Roken abuztuaren 16rako Aiara Dantza Taldeak Amurrioko udalaren laguntzaz. 12:30ean emango zaio hasiera txapelketari, lehenik aurreskuak (Desafioa, Pasamanosa, Zortzikoa eta Kontrapasa) eta ondoren fandango eta arin-arinak epaituko direlarik. Aurtengo berrikuntza izen-ematea izango da, aurreko urteetako dantzari kopurua ikusita edizio honetan aurretik eman beharko baita izena (uztailaren 20tik abuztuaren 10era, Aiaratarrek lehentasuna izanik). Gainera, hiru aurresku honenez gain, Aiarako dantzari onenaren saria ere emango da aurten.

Honakoak dira parte hartu ahal izateko oinarriak:

PARTEHARTZAILE KOPURUA: 10 aurreskularik eta 6 fandango eta arin-arin bikote izango da onartuko den parte-hartzaile kopuru handiena. IZENA EMATEA: Uztailaren 20tik abuztuaren 10era arte izango da izena emateko epea. Izena ematen duten lehenengo pertsonek hartuko dute parte, Aiaraldeko pertsonek lehentasuna izanik (Aiara, Okondo, Amurrio, Artziniega eta Laudio). Apuntatu ahal izateko, aiaradantzataldea@gmail.com helbidera bidali behar izango da mezu bat. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda e-mail bidez zabalduko da.

EPAIMAHAIA: Zenbait dantzarik eta dantzari ordek osatuko dute. PUNTUAKETA: 0-10 puntu bitartean baloratuko da, dantzaren aspektu hauek ikusita: Erritmoa, sinkronia, estiloa eta janzkera EPAIA: Epaileek emandako puntuaketen batuketaren bitartez emango da soluzioa, hau apelaezina izango delarik. SARIEN BANAKETA: Epaimahailak bere epaia eman eta gero egingo da

SARIAK

FANDANGO ETA ARIN-ARINA

1. Saria: 180€, TROFEOA, TXAPELA ETA ZAPIA

2. Saria: 150€ ETA TROFEOA

3. Saria: 120€ ETA TROFEOA

 

AURRESKUA

1. Saria: 150€, TROFEOA ETA TXAPELA

2. Saria: 120€ ETA TROFEOA

3. Saria: 90€ ETA TROFEOA

Aiaraldeko dantzari onenari Saria: 75€ ETA TROFEOA


*Gainontzeko guztiek 30€ dieta jasoko dute

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiara Dantza Taldea

Aiara Dantza Taldea