Dokumentuaren akzioak
XXXIV. Arabako Euskal dantzetako eskola artekoa
Oso egun garrantzitsua da Arabako Dantzarien Biltzarreko dantzari "txikientzat"; izan ere, urtero bezala, Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketa (Arabako Euskal Dantzetako Eskola Artekoa) antolatzen da urtero. Aurten 34. edizioa ospatuko dugu.
Ekitaldia martxoaren 23an izango da, larunbatean, eta honako dantza taldeek parte hartuko dute: Gasteiztik Adurtza D.T, Arantzabela Ikastola D.T ta Jare D.T, Dulantzitik Haize D.T, Zigoitiatik Oketa Alai D.T. eta gonbidatu berezi bezara Portugaletetik Berriztasuna D.T.
Goizean Adurtza Dantza Taldeko Berriztasuna taldeak Adurtza auzoko kaleetatik dantzan ibiliko dira 11:30etatik 13:30etara (Hegoaldeko Gizarte Etxean 11:30etan, Hebillas plazan 12:10etan eta Dantzari plazan 12:50etan). Eguraldi txarra izanez gero, 12:00etan egingo da, Hegoaldeko Gizarte Etxeko kantxetan.
Arratsaldean, parte hartuko duten talde guztiak 17:30ean elkartuko dira Andre Maria Zuriaren plazan, ekitaldiari hasiera emateko. Euria eginez gero, Hegoaldeko Gizarte Etxeko kantxetan burutuko da topaketa, ordu berean.
Aurten, Arabako eta Bizkaiko taldeen 5 eta 15 urte bitarteko 200 dantzari inguru parte hartuko dute.
Arabako Dantzarien Biltzarretik, Gasteizko herritar guztiak animatzen ditugu ibilbide luzeko topaketa honetara publiko gisa joatera, eta, aldi berean, hiriko haurrak lotsarik ez izatera eta edozein dantza taldetan parte hartzera animatzen ditugu, une dibertigarri batzuk igarotzeko eta lagun berriak sortzeko aukera izateko.
Lehiaketa hau Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatu du, Gasteizko Udalaren babesarekin eta Vital Kutxa, Artepan eta Cafetería Victoria erakundeen laguntzarekin.
Dokumentuaren akzioak