Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Arabako Dantzarien Biltzarra Adurtza dantza taldeak 50 urte ilusio etengabean

Dokumentuaren akzioak

Adurtza dantza taldeak 50 urte ilusio etengabean

2024/10/16 14:40
Adurtza dantza taldeak 50 urte ilusio etengabean

Adurtza dantza taldeko gaztetxoak 50. urteurreneko jaialdian.

Duela 50 urte proiektu ilusionagarri, koloretsu, euskaldun berri bat sortzeko ideiarekin elkartzen hasi ziren pertsona talde haren ilusio berarekin jarraitzen dugu. Garai ilun baten azken zartadetan izan ziren, eta bertan erabaki zen pauso bat aurrera ematea, tradizio, kultura, folklore jakin batzuk bizirik mantendu ahal izateko, eta pertsona horiei esker, gure nortasuna ez da ahanzturan erori. Urte haietan, Adurtza auzoko kaleak, kolorez eta musikaz tindatzen hasi ziren,
Adurtza Dantza Taldearen sorrerari esker, auzoko beste hainbat kolektiborekin batera.

Garai hartatik urte asko pasatu badira ere, gauza gutxi aldatu dira auzoan, eta are gutxiago dantza taldean. Balio oso sinple batzuetatik abiatzen gara, hala nola lan kolektiboa eta euskal kultura sustatzeko eta zaintzeko gure nahia, desager ez dadin.

Gaur egun, 100 dantzari inguruk parte hartzen dute, adin tarte ezberdinetan banatuta (Txikiak, ertainak, helduak eta beteranoak), eta baita 6 musikari aseezinek ere, Euskal Herriko txoko guztietara beren musikarekin lagunduta.

Udako etenaldiaren ostean, Adurtza Dantza Taldea osatzen dugunok indarrak berritu ditugu 50 urte hauetan zehar ospatzen jarraitzeko. Ekainaren 22an ospatutako festa atzean utzita, non Adurtzako belaunaldi ezberdinetako 200 dantzari baino gehiago bildu ginen dantza erakustaldi bat eskaintzeko, egun seinalatu horretan 400 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Adurtza Dantza Taldearekin batera 50. urteurrena ospatzera, Eskerrik asko guztioi. Bertaratu ezin izan zirenentzat edo emanaldia berpiztu nahi dutenentzat, osorik aurkituko duzue hemen:



Atzean geratu dira, halaber, azken 50 urte hauetako argazki erakusketa auzoko denda ezberdinetan eta oroitzapenezko muralak kolore biziz erakusten du Adurtza kaleko bizilagunen komunitatean, entseatu ohi dugun auzoko Gizarte Zentroaren ondoan, Eskerrik asko auzoko merkatariei urte berezi honetan laguntzeagatik.

Entseguetako normaltasunera itzulita eta Euskal Herriko Dantzari Eguna bezalako dantza erakustaldiak prestatuz, Adurtza Batuz-en hurrengo edizioa prestatzen ari gara. Urriaren 19an izango da, eta Beasaingo Ostadar Dantza Taldea ere bertan izango da, aurten ere 40. urteurrena ospatzen ari baitira. !, eta Jare dantza taldea gasteiztarra. Goizean kalejira egingo da Adurtzako kaleetatik eta arratsaldean Gasteizko erdigunetik ibiliko gara, hauek izango dira ordutegiak:

Goizez:

  • 11:00 Hegaolde Gizarte Extea
  • 11:45 Hebillas enparantza
  • 13:00 Dantzari enparantza

Arratsaldez:

  • 17:15 Arka enparantza
  • 17:45 Foru enparantza

 

Adurtza Batuz

50. urteurren honi amaiera emateko, Euskal Herriko herri ezberdinetako jantzien erakusketa egingo dugu azaroan. Erakusketa Hegoaldeko Gizarte Etxean egingo da, azaroaren azken hiru asteetan.

Horregatik guztiagatik, Adurtza Dantza Taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu urte magiko honetan gurekin batera joateko babesa erakutsi duten saltoki guztiei. Eta Gasteizko herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, eta bereziki Adurtzan bizi diren pertsona guztiak, ibilbide luze hau ospatzeko azken kultur jardueretan laguntzera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Arabako Dantzarien Biltzarra

Arabako Dantzarien Biltzarra