Xabier gogoan
Atzo joan zen gure artetik, gaixotasun bat zela medio, Donostiako Eskola Dantza Taldeko partaide eta lehendakaria zen Xabier Mendizabal.
Gaur arratsaldeko 6tan egin dira bere aldeko hileta mezak
Gros auzoko San Inazio elizan, jende ugari eta bazter guztietakoa,
Xabier bera nolakoa zen adierazten digu horrek, joaten zen tokira
joaten zela bere bizipozaren seinalea bertan uzten zuen.
Beraren ondoan izan dituen guztiei nire doluminik sentikorrenak.
Animo Xabier, zihur nago zauden tokian zaudela zure inguruan dituzun
guztiak dantzan jarriko dituzula.
Beti izango zaitugu gure oroimenean.