Dokumentuaren akzioak
Sahatsa Azpeitia Dantzan 2018
Zuri distiratsu ederrez jantzitako, Lapurtar makil joko eta kontradantzarekin abiatuko da Kapitaina eta Erreginaren arteko amodioaren irudikapenera bidea.
Bidasoako lurretan, Bera, Arantza eta Lesakako doinu eta dantzek girotuko dute egonaldia.
Bidasoa utzi eta Nafarroaren epelera joaz, Erribera aldean, Kortesko dultzainaren doinuek jakinaraziko die, makil jolasean eta dantza eginez, jaien ospakizunetarako garaia dela soroetan daudenei.
Nafar Erriberako ospakizunei, Gipuzkoako brokel eta uztai jokoen kolpesoinu bateratuek jarraituko diete festa gozoan.
Eguzkia sartu aurretk, eta Zuberoari keinu eztia eginez, Sahatsak plazarako taxutu duen ikusgarria amaituko da, etenik gabeko mugimendu, irudi eta doinu anitzez gozatutako ikusgarria.
Dokumentuaren akzioak