Dokumentuaren akzioak
BIZKAIA. San Andres 2017
BIZKAIA izango da aurtengo San Andres jaien barne, azaroaren 25ean eta arratsaldeko 18:00etan estrainekoz taularatuko den ikuskizun berria.
Ordubete eskas iraungo duen ikuskizuna, Iraurgi abesbatzak, Azkoitiko musika bandak eta Sahatsa dantza taldeak elkarlanean osatua izan da.
Pablo Sorozabalen lanak eta gaiarengatik edo erritmoengatik nolabaiteko lotura duten Jesus Guridi musikari handiarenak, doinu eta abesti herrikoiak eta Benito Lertxundiren doinu eta abesti kontenporaneoagokoek gozatzen duten ikusgarria da gozagai.
Mendez mende iraun duten dantza tradizionalez gain, ikusizunean zehar taula gainean sortuko diren musika trsenen eta ahotsen doinuei, sortu berri diren landutako koreografiek gozatuko dute irudia.
Hasiera hunkigarri eta bukaera polita duen BIZKAIA ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak