Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Isilarazitako herri baten oihua

Dokumentuaren akzioak

Isilarazitako herri baten oihua

2025/12/06 11:17
Isilarazitako herri baten oihua

Isilarazitako herri baten oihua (Ostadar Dantza Taldea, 2025-12-20)

Izan ginelako, izaten jarraitzen dugu. Baina bidea ez da erraza izan. Izan ginena isilarazten saiatu izan dira boterea dutenak mendeetan eta mendeetan zehar. Herri xehearen aurka eginez, benetako egia bakar bat ezarri nahi izan digute. Historiak ertz asko ditu, baina askotan bertsio bakarren kontakizunak gailendu izan dira.

Historia modu askotara transmititu izan da: ahozko mintzairaz, liburuak idatziz, keinuak eginez, musikaren bidez… eta dantzatuz, jakina. Eta gure kasuan, euskarri guztiak batu dituen ardatz nagusia, gure hizkuntza izan da: euskara.

Hori dela eta, gure herriko historiaren zati garrantzitsuetako batzuk, euskaratik eta euskaraz kontatu nahi dizkizuegu, hitzen eta musikaren bidez dantzatuz, herria eta hizkuntza ez direlako bi bando eta hizkuntzarik ez duen herria ez delako herri izango. Eta dantzaren bidez, gure izatea definitu, eta izan ginen hura gogoratu nahi dugulako, bizi garen oraina ulertzeko. Isilarazi egin nahi izan gintuztenez, oihu egin nahi dugu, isilaraziak izan zirenak omenduz. Izan ere, herri isila herri hila da, eta hori egin nahi izan zutenek ondo zekiten, dantzatzen duen herria ez dela sekula hilko.

Gure omenaldi xume hau, datorren abenduaren 20an, larunbatean, 19:30ean, plazaratuko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, urteroko Gabonetako emanaldiaren baitan. Sarrera doakoa izango da.

Zuen zain izango gaituzue

Ostadar Dantza Taldea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com