Ihauterietako dantza-desfilea Beasainen Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Urtero bezalaxe, Ostadar Dantza Taldeak dantza-desfilea eskainiko du Beasaingo kaleetan ihauterietako larunbatean (otsailak 14). Aurten ere Euskal Herriko leku ezberdinetan egun hauetan ikus daitezkeen dantzak eskainiko dituzte. Desfilea 10:30etan hasiko da dantza taldearen egoitzatik (Oriamendi kalea, 10) eta herriko kale nagusietan zehar ibiliko dira dantzariak eguerdia bitartean.
Ohi bezala, dantza taldeko kideez gainera, musikari laguntzaileak zein taldeak antolatutako entseguetara etorritako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfile irekia izango denez, larunbatean bertan, herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak elkarrekin ihauteriak ospatzeko.
Arratsaldean berriz, Aurtzaka eta Ostadar Dantza Taldeek elkarlanean antolatutako Goierriko erromeri biraren hurrengo jaialdia eskainiko dute Guri 5 talde gabiriarrak eta Beasaingo musika eskolako trikitilariek 19:30etatik aurrera Loinazko San Martin plaza azpian.
Eguraldi txarra eginez gero, goizeko dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da.
Informazio gehiago nahi izanez gero zein dantza taldearekin harremanetan jartzeko, hauxe da euren kontaktua: ostadardt@gmail.com