Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XXIV. Eguna, datorren maiatzaren 24an

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XXIV. Eguna, datorren maiatzaren 24an

2026/05/13 18:03

Urtero bezalaxe, Beasaingo Loinatz jaien barruan, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (maiatzak 24). Aurtengoa 24. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango dira bertako partaideak:

  • Adurtza dantza taldea (Adurtza, Gasteiz)

  • Arrotxpaea dantzan taldea (Arrotxapea, Iruñea)

  • Ostadar Dantza Taldea (Beasain)

Ohi bezala, egitaraua egun osokoa izango da. Goizean, 10:30etatik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira, auzoetatik hasita erdiguneraino. Bi taldeen elkartzea 12:30ak aldera izango da Erauskin plazan eta goizeko ekitaldia 13:30ak aldera amaituko da Bideluze plazan. 

Arratsaldean, berriz, 17:30etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar. Azken kalejira, 19:00etan amaituko da Erauskin plazan.

Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei, herriko Loinatz Jaiak guztiok dantzan behar bezala amaitu ditzagun.

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com