Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak, urtero bezala Inaute larunbatean (otsailak 14)

Dokumentuaren akzioak

Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak, urtero bezala Inaute larunbatean (otsailak 14)

2026/02/02 18:56
Badatoz 2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak, urtero bezala Inaute larunbatean (otsailak 14)

2026ko Beasaingo Inauteri herrikoiak

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo Inauteri herrikoiak antolatu ditu datorren Inaute larunbaterako (otsailak 14). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeeko kideekin batera, musikariak zein taldeak antolatutako entsegu irekietara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfilea irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak, elkarrekin inauteriak ospatzeko.

Egun osoko festa-egitaraua:

  • Dantza-desfilea 10:30ean  hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10). Dantzariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira 13:30ak bitartean. Bideluze plazan emango zaio amaiera desfileari. Eguraldi txarra egingo balu, dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da

  • Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Aitor eta Marki musikariek (Aitor Alvarez eta Aritz Markinez) erromeria eskainiko dute Loinazko San Martin plaza azpian

Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu datorren larunbatean Beasainera, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko

Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com