Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Xiberoko kadrilak eta branlearen ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Xiberoko kadrilak eta branlearen ikastaroa

Ortzadar Euskal Folklore Elkartean, urtero legez, eta taldean dantzaren inguruan den ezagutzan sakontzeko asmoarekin, Euskal Herriko alde ezberdinetako dantzen maisuak erakarri eta ikastaroak antolatu ohi ditugu. Oraingoan Nikola Lougarot eta Mixel Etxekopar izanen ditugu gurean Xiberoko "bestelako dantzen" ikastaroa burutzeko asmoarekin. Ohikoa izan zaigu Xiberoko Maskaradatako dantzen inguruko ikastaroak burutzea, baino aspaldiko partez Xiberoko kadrilak eta branlea ikasi edo berrikasteko beharra somatzen genuen. hauekin batera Mixel Etxekoparrek sorturiko zenbait dantza: Jondane Johane, Negu buruko bralea, Ezteietako bralea, Ekialde,.. ikasteko aukera ere izanen dugu.

Ikastaroa eta gero, nahi duenak, elkarrekin bazkaltzeko aukera izanen dugu eta ondoren Nikola Lougaroten eskutik "Ijitoak eta Maskaradak" hitzaldia izanen dugu.

Bukatzeko, Mixel Etxekoparren eta Ortzadar taldearen fanfarrearen eskutik parte hartu nahi duen guztientzak plaza dantza izanen dugu.

Animatu gurekin gozatzera!

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea