Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Ondarea ehuntzen. Nafarroako janzkera tradizionalari eta ehun-ondareari buruzko jarduera

Dokumentuaren akzioak

Ondarea ehuntzen. Nafarroako janzkera tradizionalari eta ehun-ondareari buruzko jarduera

Ondarea ehuntzen: Urria, Nafarroako janzkera tradizionalari eta ehun-ondareari buruzko jardueraz betetako hilabetea.

Urrian zehar, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedrak «Ondarea ehuntzen» zikloa zabalduko dute, janzkera tradizionalari eta Nafarroako ehun-ondareari eskainitako jarduera multzoa.

Programa honek Karlos Irujo Asurmendik komisariatutako «Eskualdeko Jantziaren Erakusketa. 100 urte» erakusketarekin hasitako urtebeteko lana amaitzen du. Erakusketa Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zen (2025eko martxoaren 18tik apirilaren 10era) eta, ondoren, NUPeko Liburutegian formatu hibridoan. Bertan, ohiko jantzien lagin bat bisitatu daiteke orain, komisarioaren azalpenekin osatutako ibilbide birtual batekin batera.

Urrian zehar, zikloak bisita gidatuak eskaintzen ditu eta urriaren 29an, asteazkena (17:30-20:30), Ehun-ondareari buruzko jardunaldi zientifikoakGurbitzak eraikineko Nicolás de Oresme aretoan (beheko solairua, NUP) ospatuko direnak.

Sarrera librea aretoa bete arte.

Egitaraua

  • 17:30 – 17:45. Jardunaldiaren aurkezpena. Karlos Irujo (Ortzadar) eta Alfredo Asiain (Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedraren zuzendaria, NUP).
  • 17:45 – 18:45. Sustrai ehunduak: erakusketa barrutik. María del Mar Bélver García eta Laura Jiménez Izquierdo, Madrilgo Museo del Trajeko erakusketen koordinatzailea eta bildumen kontserbatzailea, hurrenez hurren.
  • 18:45 – 19:15. Eskualdeko jantziaren erakusketa. 100 urte. Karlos Irujo (Ortzadar Euskal Folklore Elkartea).
  • 19:15 – 19:30. Atsedenaldia – kafea.
  • 19:30 – 20:00. Nafarroako janzkera, ondare bizia. Nafarroako parte-hartzea 1925eko eskualdeko jantzien erakusketan. Mikel Ozkoidi (Julio Caro Baroja Etnologia Museoa, Nafarroako Gobernua).
  • 20:00 – 20:30. Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoaren janzkera bilduma. Kontserbazioa, dokumentazioa eta dibulgazioa. Elur Ulibarrena (Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa).

Zikloa urriaren 30ean, osteguna (19:00), itxiko da Nuevo Casino Principalen (Gaztelu plaza, 44 bis, Iruña), Elorri taldeak eskeiniko duen musika tradizionaleko kontzertuarekin.

Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Jarduera horiekin, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedrak (NUP) berretsi egiten dute bere Nafarroako kultura-ondarea zaintzeko, aztertzeko eta zabaltzeko konpromisoa, eta nabarmendu egiten dute ehun-ondareak duen garrantzia nortasunaren eta oroimen kolektiboaren adierazpen gisa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea