Laüsa taldearekin Bal Folk

2019/04/10
Laüsa taldearekin Bal Folk

Aurten Bearnoko "Lo Nau" eta Gipuzkoako "Soinuenea"-rekin martxan jarritako mugaz gaindiko elkarlanerako proiekota emankorra suertatzen ari zaigu Ortzadar taldeko kideei. Martxoaren 30ean Joan Francés Tisnèr eta Jérome Etchemaïté-rekin buruturiko dantza ikastaroa eta ondorengo Gaskoiniak Bal-a ez genuen aski izan eta ikasitakoa praktikan jartzeko beste aukera bat izanen dugu apirilan "Laüsa" taldearen eskutik izanen dugun kontzertua eta Bal Folk-arekin.

Kontzertu-dantzaldia Iruñeko deskalzos kalean dagoen Erraldoien txokoan izanen da, apirilaren 26ean, 20:00tatik aurrera. Sarrera dohain.

Beti bezala gurekin dantzatu eta gozatzera animatu zaitezte!