Iberiar penintsulako Maskaradak

2022/01/30
Iberiar penintsulako Maskaradak

Oscar J. Gonzalezek "Mascaradas de la Peninsula Iberica" liburuaren bigarren edizioa argitaratu zuen 2021ean. 

Datorren otsailaren 18an, 20:00tan, Kondestablearen Jauregian (Iruñea) egileak berak liburua aurkeztu eta landa-inauteri adierazpenen ikuspegi zabalagoa emanen du.

Liburuan 357 maskarada dokumentaturik daude, haien arteko loturak eta errealizazio-eskemak ezarri, balizko esanahiak bilatu, jantziak eta pertsonaiak alderatu eta beste hainbat aukera emanez.

Egilea, Europa osoan maskarada-mundu bat dagoenaren jakitun, penintsulako kulturetatik haratago doa eta Pirinioez gaindiko kulturen bidez sartzen da kontinentean; beraz, Uztaritze edo Zuberoako maskaraden berri eman da edizio honetan.

Sarrera doakoa izanen da, lekua bete arte.