Dokumentuaren akzioak
Altsasuko inauteriak
Dagokionari berea. Galdakaoko Andra Mari dantza taldea erreferente garrantzitxua dugu Euskal Herrian, gure folklorea, dantzak eta ohiturak berreskuratzearen alde egindako lanarengatik... eta Ortzadar Euskal Folklore Elkartean lagun onak izateagatik ere!
Oraingoan, beren ibilbidean, akaso eraginkorrenetakoa izan den, ikerketa baten inguruan egindako lanaren eta prestatzen ari diren dokumentalaren berri emanen digute Iruñean.
1970eko hamarkada bukaeran Altsasun egindako ikerketa lanetan oinarrituta, guztiz galduta zegoen inauteria berregin zuen Andra Mari dantza taldeak. Lehen emanaldia 1977ko ekainaren 26an, Sestaoko zezen-plazan egin zuen eta bertan aurkeztu zuen Altsasuko inauteriaren berreskuraketa lana. Egun berean, arratsaldez, Tolosako zezen-plazan eskaini zuen berriz momotxorroen inauteri ikusgarria eta 1978an Altsasun bertan egin zuten erakustaldia.
Honelako aurkezpenak ez dugu egunero izateko aukera, eta lagunekin elkartzeko aitzaki gutxi behar izaten dugunez, martxoaren 7an, larunbataz, Ortzadar kulturgunean hitzordua jarria dugu!
Dokumentuaren akzioak