Dokumentuaren akzioak
Oberena dantza taldea 75. urteurrena ospatzen hasi da
Bere habitat naturalera, kalera atera da Iruñeko Oberena dantza taldea bere 75. urteurrenaren berri emateko. Larunbat goizean aldez aurretik jakinarazi gabeko agerraldia egin zuen Mercaderes kalean. Hiru musikarik Otsagabia dantzako sarrera jo zuten balkoi batetik, eta pixkanaka plazan ziren dantzariak batu ziren dantzara. Urteurrena ospatzeko hilero ekitaldi bat eginen du taldeak, eta hurrengoa ostiralean izanen da. Oberenako dantzari beteranoek Baztango dantzen emanaldi didaktikoa antolatu baitute. Jarduera azpimarragarrienak hauek izanen dira: maiatzaren 24ko Dantzari Ttikien IV. Jaia, ekainaren 20an Ziudadelan eskainiko duten emanaldi berezia eta 2016ko otsailaren 20an Baluarten taularatuko duten ikuskizuna.
Informazio gehiago Oberena dantza taldearen webgunean.
Dokumentuaren akzioak