Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oberena Dantza Taldea Nafarroako 300 dantzari ttiki bilduko dira Iruñean larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako 300 dantzari ttiki bilduko dira Iruñean larunbatean

Nafarroako 300 dantzari ttiki bilduko dira Iruñean larunbatean

Dantzari Ttikien III. Jaian ateratako irudia

Oberena dantza taldeak bi urterik behin antolatzen duen Dantzari Tikien Jaiaren bosgarren edizioa ospatuko da Arrosadia auzoan. Urte berezia izanda, Nafarroako Dantzari Ttikien Eguna antolatzeko ardura hartu du Oberenak Nafarroako Dantzarien Biltzarrarekin batera.

Batu! Horixe da aurtengo Dantzari Tikien Jaiaren leloa. Izan ere, bosgarren aldia du, eta ohiko formatutik aldendu, eta Nafarroako Dantzari Tiki Egunarekin bat egin du bestak. Hala, Oberena dantza taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak indarrak batu eginen dituzte dantzari tikien topaketa antolatzeko. Maiatzaren 20an izanen da Iruñeko Arrosadia auzoan, eta 300 dantzari tiki inguru bilduko ditu.

Egitaraua:

10:00etan harrera eginen zaie dantza talde guziei Oberena Kirol Elkartean, eta ordu erdi beranduago hamaiketakoa banatuko zaie dantzari tikiei. 11:30ean abiatuko dira kalera, eta hiru kalejira eginen dituzte Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barna. 13:00etan talde guziak Alfredo Floristan plazan bilduko dira ekitaldi nagusia eskaintzeko. Bertan honakoa dantzatuko dute: Jaurrietako neska dantza, Lantzeko zortzikoa, Txulalai, Baztango esku dantza, Gorularien arku dantza eta domingillo, eta Ostalerrak.

14:30ean bazkaria izanen dute dantzariek, eta ordu baten buruan gurasoen txanda izanen da. Gurasoek bazkaldu bitartean haurrek jolasak izanen dituzte. Ondoren, 16:30ean dantzaldia eginen dute Oberena elkartean, eta 18:00etan bukatuko da besta.

Parte hartzaileak:
Hulargi (Berriozar), Larratz (Burlata), Baietz (Orkoien), Harizti (Barañain), Ardantzeta (Noain), Otsagabiko dantzariak (Otsagabia), Agoizko dantzariak (Agoitz), Elordi (Zizur), Amaiur, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Oberena (Iruñea).

Leloa:
Dantzari Tikien Jaiak urtero lelo bat izaten du. Aurten Batu! izanen da, hainbat adiera biltzen dituen mezua. Alde batetik, indarrak batzeari eta bi besten batuketari egiten dio erreferentzia. Izan ere, dantzari tikiak bilduko dituena bi bestaren batura baita: Dantzari Tikien Jaia eta Nafarroako Dantzari Tikien Eguna. Antolakuntzan lanetan ere bi talde ariko dira: Oberena dantza taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra. Bestalde, dantzara eta bestara batzeko deia luzatu nahi du egunak, horregatik ageri da afixan dantzari tiki bat eskua luzatzen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Oberena Dantza Taldea

Oberena Dantza Taldea