Dokumentuaren akzioak
Dantza afaria antolatu du Oberenak maiatzaren 9rako
Jauziak, jotak, porrusaldak, mazurkak, zortzikoak… denetarik izanen da maiatzaren 9ko dantza afarian. Oberena dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldietako bat da, baina dantzari eta dantzazale orori irekia. 21:30ean izanen da afaria Iruñeko Arrosadia auzoko Sanfermin peñan eta, ondoren, dantzaldia eskainiko dute musikariek. Afariak 20 euro balio du, eta parte hartu nahi duenak dirua ES4030350101941010023883 kontu zenbakian sartu beharko du maiatzaren 6a aurretik. Kontzeptuan lagun kopurua eta kontaktua (telefono zenbakia edo helbide elektronikoa) paratu beharko da. 120 lagunera ailegatzerakoan ez da jende gehiagorik onartuko.
Dokumentuaren akzioak