Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Maritzuli Konpainia 2026 urteko Miarritzeko Ihauteriak

Dokumentuaren akzioak

2026 urteko Miarritzeko Ihauteriak

2025/11/27 11:35

2026ko ihauterien kari, elkarte kolektibo batek eta Miarritzeko herriko etxeak antolaturik, Ihauteriei loturiko sinboloen eta kodeen inguruko topaketa kulturalak eta pedagogikoak eskainiko ditu Maritzuli Konpainiak. Ulertezinak diruditen besta horiek ezagutzeko, zenbait hitzaldi antolatuak izan dira, zuek ere zergatik ez bestan sartu dezazuen!

Hitzaldi tematiko horiek erakusketa baten osagarri dira: “Kalapita eta Harramantza – Vacarmes et tintamarres” erakusketa Miarritzeko Herriko etxean ikusgai izanen da urtarrilaren 26etik otsailaren 20ra arte. Hitzaldiak frantsesez eginen dira.

2025eko saioak

Azaroaren 27 osteguna  – Miarritzeko mediateka – 18:00.
Ihauteriak neguko erritualen buru. 
Neguko garaian, mendez mende burutuak izan diren berritze erritualak ospatzen dira, bizi zikloen jarraipena bermatzeko. Ihauterien inguruko aurkezpen orokor honetan adieraziko ditugu zein diren erritualen kodeak, besta zahar eta folklorikoa baizik ez dela ulertarazteko, hain zuzen ere Europan zehar duen bizitasuna eta gaurkotasuna aipatuz.

Abenduaren 11 osteguna – Espace Marian Arregi Dantza Leku (Jean Bart karrrika 8) – 19:00.
Ihauterietako desfileak eta segidak.
Ihauterietako segidak modelo ezberdinetan antolatuak dira, lekuen eta giroen arabera,
hirietan ezin baserrialdeetan. Eske birak edo desfile ikusgarriak lekuko, hitzaldi horretan
eske biltzeen printzipioa oroitaraziko dugu, eta ihauterietako erritualetan aktore diren
pertsonaiak aurkeztuko ditugu, begirada berezi bat luzatuz dantzariei.

2026ko saioak

Urtarrilak 8 osteguna  – Espace Marian Arregi Dantza Leku – 19:00.
Ihauterietako karroak eta munstroak. Ihauterietako erritualetan alderantzikatze fenomeno ugari daude, neguko urtaroa baita heriotza eta denboraren kontra joateko ideiarekin eginak. Gauzen ordena hausteko nahian, izugarri handitik oso ttikira, erraldoi zein iputxek, alimaleko karroek, herensugeek eta beste munstroek gauzen orden jakina nahasarazten dute. Hori dena jantzietan baita
erritualen egintzetan adierazten da.

Urtarrilak 22 osteguna  – Espace Marian Arregi Dantza Leku – 19:00.
Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko.
Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide
parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo
erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen
irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza ezberdinetan erranak dira,
berriz ere hizkuntza eta kultura batzuen gurutzatze eremuan dagoen herrian.

Otsailak 12 osteguna  – Elkarteen etxea – 19:00
Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era.
Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera 
da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Maritzuli Konpainia

Maritzuli Konpainia