Dokumentuaren akzioak
Irungo Euskal Jira 2025: Dantza taldeei gonbidapena

Aurtengo Irungo Euskal Jira aldaketekin dator. Dantza taldeei gonbidapena luzatu nahi diegu hemendik. Berrogeita bostgarren edizioa ospatzen dugu eta gure jai kuttuna bermatzeko asmoarekin batzorkideak burubelarri ibili gara lanean. Abuztuak 8, 9 eta 10, ostiraletik iganderarte egitarau zabala eta erakargarria diseinatu dugu publiko guztiarentzat zuzenduta.
Larunbata 9, egun handia izango da, goizean gurdiekin batera, musika talde eta dantza taldeekin girotuta, desfilea egingo da. Ondoren, garai bateko herri bazkaria berreskuratuz, parte hartzaileak eta herriko jendea bilduko gara bazkaltzera. Arratsaldean, Urdanibia plazan, erromeriaz disfrutatuko dugu Kemen dantza taldeari esker eta gauean festa jarraituko du musikarekin bat.
Gure jaialdia koloretsua eta ederra irten dadin, Euskal Herriko dantza taldeei gonbidapena luzatu nahi diegu hemendik. Animatu zaitezte parte hartzera, ondo zainduko zaituztegu eta primeran pasako dugu!
- BATZORDEKIDEA: Larraitz Martiarena
- KONTAKTUA: lmeuskaljira@gmail.com
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
