Dokumentuaren akzioak
DravetTzari egitasmoa Igartubeitin: erakusketa eta dantza ikuskizuna
Euskal kultura tradizionalari buruzko proiektua, gizarte eraldaketarako tresna gisa kultur jarduerak erabiltzen dituena Gero Axularrek Igartubeiti Baserri Museoan DravetTzari erakusketa aurkeztuko du irailak 17tik urriak 14ra bitartean.
Gero Axular dantza taldeak eredu tradizionaletan oinarritutako eta ikuskizun ezberdinetarako esklusiboki diseinatutako jantzi bildumen erakusketa ikusgai ipiniko du Igartubeitiko Interpretazio zentroan.
Jantzi bakoitzaren ezaugarri fisikoez gain, Dravet bat duten familien eguneroko bizimodua ezagutu ahal izango du bisitariak.
Erakusketa ikus-entzunezko materialarekin osatzen da.
Erakusketa hau Guztion Ondarea, Denok parte!, Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatuta dago.
DravetTzari, euskal dantzen emanaldia Igartubeiti baserriko dolarean, irailak 25ean, arratsaldeko 18:00etan, "Guztion Ondarea, denok parte!", Ondarearen Europako Jardunaldien barne Gero Axular Kultur Taldeak Euskal Herriko dantza tradizionalen hautaketa egin du, Igartubeiti Baserri Museoaren tolarean eskaintzeko, Gipuzkoa, Bizkaia eta Zuberoako dantza tradizionalak.
Egitaraua: Aurrez aurre, Agurra, Alpargata, Geroa, Barrikada, Godalet, Fandango, Ariñ Ariñ.
Igartubeitiren inguru pribilegiatua baliatuz, GEROko zuzendari eta koreografo Juan Luis Unzurrunzagak murgiltze-ikuskizun bat diseinatu du, non dantza erabat integratzen baita, esperientzia paregabea eskaintzeko.
Irailak 25ean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan izango da.
Aurrez izena eman behar da 943 72 29 78 / 72 51 07 telefonoetan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kizkitza Ugarteburu