Txistularien V. Elkarretaratzea Beurko-Bagatzako Jaietan
Txistulari lagun horiek:
Beste urte batez, bosgarrenez, zuengana jotzen dugu gure gonbitea helarazteko, Beurko-Bagatzako jaietan egingo dugun Txistularien Elkarretaratzean parte har dezazuen. Dakizuenez, gauza handiak ditugu gustuko eta, horregatik, zenbat eta gehiago etorri, orduan eta gusturago izango gara. Horretarako, Barakaldoko eta inguruetako txistulari guztiei zabaltzen diegu gure deia, dantza edo musika-talde nahiz akademia guztietakoei, alegia. Hori dela-eta, dei honi erantzuteaz gain, espero dugu zuek zuen lagun guztiei ere zabaltzea, azken urteotan lortu dugun txistularien kopurua handiagoa izan dadin.
Aurtengo elkarretaratzea urriaren 17an egingo dugu, larunbatean. Ibarra-kaldun bilduko gara, Santa Teresa elizaren azpiko egoitzan, 10:30ean, eta ondoren, 11:00etan, kalejiran hasiko gara, Beurko-Bagatzan kalerik kale ibiltzeko, auzoko jaietako giroa piztu eta alaitzeko. Errepertorioa ohiko biribilketekin osatuko dugu; horrela, guzti-guztiek parte ahal izango dute, txistua noizbehinka bakarrik jotzen dutenek ere bai.
Eta amaitzean, indarberritzeko, hamaiketako txiki batera gonbidatzen zaituztegu Ibarra-kaldu tabernan.
Zuen zain gaude!