Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu Elkartea Txikidantza: Barakaldoko Umeen I. Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Txikidantza: Barakaldoko Umeen I. Folklore Jaialdia

Aurtengo martxoan, Ibarra-kaldu kultur elkarteak egitasmo berri bati helduko dio: Barakaldoko TxikiDantza Jaialdiaren lehen edizioa, umeen folklore-jaialdia, elkarteak berak antolaturik, Barakaldoko Udalarekin lankidetzan. Jaialdiaren helburua da belaunaldi gazteenek folklorearen jarraitutasunean duten garrantzia agerian jarri eta nabarmentzea.

Elkarteak 53 urte daramatza folklorearen bideetan barrena, eta 23 edizioko eskarmentua du Barakaldoko folklore jaialdia antolatzen, Herrien arteko Folklore Jaialdia; hala, oharturik dago ezen, folkloreak etorkizunik izango badu, gaztetxoenen parte hartzea eta inplikazioa ezinbestekoa dela, eta horregatik, jaialdi hau sortu eta antolatu du, dantzari gaztetxoenek distira propioa izan dezaten dantza emanaldi berezi honetan, ohiko agerraldi masiboetatik urrun, talde bakoitzaren lana hobeto antzeman eta baloratu dadin, eta beste kulturetako dantza taldeak ezagutzeko aukera izan dezaten.

Lehen edizio hau martxoaren 14an egingo da, Barakaldoko San Vicente de Paúl ikastetxean, pauldarren ekitaldi aretoan. Ibarra-kaldu taldeko txikiez eta ertainez gain, beste bi talde arituko dira bertan: Barakaldoko Galiziar Etxeko Doces Lembranzas dantza-taldeko ertainen taldea eta Burgosko Villalbilla udalerriko dantza elkartea.

Egunari hasiera emateko, kalejira bat egingo da Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetan, 12:30ean hasita. Ondoren, 13:00etan, jaialdian parte hartzen duten hiru taldeen emanaldia hasiko da, pauldarren egoitzan, sarrera doakoa izanik.

Emanaldiaren ostean, hiru taldeek elkarrekin bazkalduko dute, eta egunari amaiera emateko, jolasak eta tailerrak izango dira arratsaldea, parte harte hartu duten taldeotako umeentzat.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu Elkartea

Ibarra-kaldu Elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com