Dokumentuaren akzioak
SANJOANETAKO GAU-JAIA BEURKO-BAGATZAN
Iaz berpiztu zen sanjoanetako gau-jaia ospatzeko ohitura Beurko-Bagatzan, eta, horri jarraipena emateko, berriz batu dituzte indarrak Beurko-Bagatzako jai-batzordeak eta Ibarra-kaldu elkarteak, elkarlanean hainbat jarduera eta ekitaldi antolatzeko ekainaren 23ko ospakizunari begira, udaburua ospatzeko ohitura gure auzoan mantentzeko eta errotzeko asmoz. Izan ere, duela urte batzuk galdu zen ohitura hori gure kaleetan, eta horrek beste auzo batzuetako ospakizunetara joatera bultzatu zituen gure auzokoak.
Arratsaldean eta gauean, honako ekitaldi hauek egingo dira:
18:00 - Auzoko txikienentzako lantegiak: monozikloa, aurpegi-margotzea, slackline...
19:30 - Haurrentzako ikuskizuna: “Denbora makina dantzan”
21:00 - Izozki-banaketa: “Izozkiak sortzen”
21:30 – Amaitzeko, Ibarra-kaldu elkarteko musikari eta dantzariek berriz ere eskainiko digute iaz lehenbizi eman zuten AKELARRE deritzan parte hartzeko ikuskizuna. Horretan, berebiziko garrantzia dauka publikoaren paperak: ez da ikusle soila izango, aktiboki parte hartzeko aukera izango baitu. Hori dela-eta, gure AKELARRE horretan parte hartu nahi duten guztiei egiten diegu gonbita, gurekin batera nahi beste dantza egin dezaten sanjoanetako suaren argitara, udaburuaren etorrera ospatzeko asmoz.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com