Dokumentuaren akzioak
"Iñude eta Artzaiak" konpartsa Barakaldoko Inauterietako jaitsieran.
Otsailaren 6an, larunbat arratsaldean, Ibarra-kaldu elkarteak Donostiako "Iñude eta Artzaiak" konpartsa antzeztuko du Barakaldoko Inauterietako jaitsieran, Barakaldoko Udal Bandarekin batera, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. #ibarra50
Hori dela-eta, elkarteak gonbite irekia egiten du, nahi duen orok antzezpen horretan parte hartzeko. Konpartsan XIX. mendearen amaierako edo XX.aren hasierako gizartea eta giroa islatzen direnez, garai horretako pertsonaia bat hautatu eta horri dagozkion jantzi egokienak bilatu besterik ez da egin behar.
Ez da zaila eta bada zer aukeratu ugari: jauntxo eta andreak, alkate jaun edo andreak, baserriko etxejaun eta etxekoandreak, kardinalak, apaizak eta meza-laguntzaileak, sendagileak eta erizainak, haurtzainak kotxetxoarekin, lehen jaunartzeko umeak, suhiltzaileak, aguazilak eta guardia zibilak, zapata-garbitzaileak eta ogi, egunkari, puxika, goxoki nahiz barkillo saltzaileak, etab.
EGUNA: OTSAILAK 6, LARUNBAT ARRATSALDEAN, BARAKALDOKO INAUTERIETAKO JAITSIERAN.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com