Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Inauteriak Beurko-Bagatza auzoan, Barakaldon. Inude eta artzaiak.

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak Beurko-Bagatza auzoan, Barakaldon. Inude eta artzaiak.

Datorren MARTXOAREN 9an, LARUNBATA, inauteriak ospatuko ditugu Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan, nola eta INUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA eginez. Bertan, elkarteko musikari eta dantzari guztiek hartuko dute parte, txikienek eta zaharrenek ere, baina ez haiek bakarrik, txikien gurasoak ere animatu baitira parte hartzera, inude eta artzaiekin doazen pertsonaia guztiak kalera ateratzeko. Bide batez, parte hartu nahi duen orori ere luzatzen diogu gonbitea, gurekin atera dadin: espero dugu 50. urteurrenean adinako arrakasta izatea aurten. 

Eguerdiko 12:00etan hasiko da dena, auzoko kaleetan kalejira eta desfilea egiteko, han-hemen hainbat dantza emanez. Elkarrekin bazkaldu ondoren, 18:00etan berriz irtengo gara, Santa Teresa plazara, konpartsa osoa antzeztera. Eta horren guztiaren ondoren, seigarrenez aterako gara auzoko kaleetan MOMOTXORRO GAUA egitera, denok mozorroturik, jakina. Anima zaitez eta zatoz gurekin auzoa girotzera!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com