Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ibarra-kalduren 50. urteurreneko azaroko ekitaldiak

Dokumentuaren akzioak

Ibarra-kalduren 50. urteurreneko azaroko ekitaldiak

Ibarra-kaldu elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunetako azken bigarren hilabetean sartzen gara azaroan, eta hiru ekitaldi izango ditugu hil honetan.

Lehenik eta behin, azaroaren 28 arte jarraituko du “Ibarra-kalduk 50 urte” argazki-erakusketak, Errekatxon, hain zuzen ere, Barakaldoko Historia eta Ingurunea interpretatzeko “Luis Choya Almaraz” zentroan, zentroaren ohiko ordutegiarekin.

Bigarren erakusketa bat izango dugu hil honetan, azaroaren 21etik 25 arte, Anaien Parkeko Gizarte Zentroan, zentroaren ohiko ordutegian. Han, portzelanazko panpinen bilduma pribatu bat izango dugu erakusgai, Euskal Herriko dantza-jantziak edota bertoko folkloreko pertsonaiak xehe-xehe irudikatuz. Santurtziko BIHOTZ GAZTEA taldeko kide batek laga ditu panpinok erakusketarako. 

Baina azaroko ekitaldien gailurra lehen larunbatean izango dugu, hilak 5, 19:00etan. Egun horretan, Luis de Castresana kaleko Xake Plazan, AIKO talde ezagunarekin erromeria irekia egingo dugu, taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandi dantza eta musika maisuen gidaritzapean. AIKO taldearen erromeriak plaza irekia dira hala dantzan dakienarentzat nola lehen urrtasak ikasi nahi dituenarentzat ere. Izan ere, aukera aparta da dantza errazak modu atseginean eta lotsa galduz ikasteko. Esan barik doa orain arteko ekitaldiak bezain jendetsua izatea espero dugula, urtearen azken txanpa orain artekoa bezain arrakastatsu burutzen hasteko.

Betiko legez, ekitaldiok guztiz doakoak eta irekiak dira, horietan gozatu eta parte hartu nahi duten guztientzat.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com