Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Akelarre eta erromeria Barakaldoko Beurko Bagatza auzoan.

2016/06/19
Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Akelarre eta erromeria Barakaldoko Beurko Bagatza auzoan.

Ibarra-kaldu elkartearen 50. Urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, berriro ospatuko dugu Donibane Gaua Beurko-Bagatzan ekainaren 23an, auzoko jai-batzordearekin lankidetzan. Horretarako, AKELARRE izeneko gure ikuskizuna emango dugu jendaurrean. Edonork parte hartzeko ikuskizuna da, ikusleek ere esku hartzen baitute dantzan eta emankizunean. Ondoren, jaiari amaiera behar den legez emateko, Donibaneko su txiki eta sinboliko bat egingo dugu, hartara, gogora berriz ekar ditzagun garai batean ekainaren 23tik 24ra bitarteko gauean gure kaleetan erruz ikusten ziren sanjoanetako suak. Betiko moduan, ikuskizuna doakoa da, eta edonorentzat irekia. Areago: ohi den baino irekiagoa izango da, ikusleek hainbat dantzatan parte hartu beharko dute-eta.

#ibarra50 #akelarre #Barakaldo #ibarrakaldu