Dokumentuaren akzioak
Ibarra-kalduk 50 urte apirileko egitaraua
Ibarra-kaldu elkarteak apirilean ere jarraitzen du 50. urteurrena ospatzen, eta jarduera bi antolatu ditu Barakaldoko bizilagunentzat, baita interesa duen ororentzat ere, honako hauek, hain zuzen ere.
Apirilaren 10ean, igandean, mendi-txango didaktikoa egingo da. Erraz-erraza izango da, etxeko txikienentzat ere. Errekatxoko plazatik 10:30ean irtengo gara eta Arnabaleraino igoko gara, Elefantearena deritzan kobazulo hartaraino. Inguru haietan Barakaldoko meatzen iraganean murgilduko gara eta, ondoren, Errekatxora itzuliko gara, parrilada bat egiteko 13:30ean eta, horren ostean, edonork parte hartzeko moduko erromeria bat egiteko, arratsaldea pozik eta alaitsu amaitzeko asmoz. Esan gabe doa nahi duten guztiak gonbidatuta daudela.
Apirilaren 15ean, ostiralean, dantza-lantegia egingo dugu 19:00etan Ibarra-kalduren egoitzan. Patxi Laborda izango dugu gidari, AIKO taldeko dantza-maisua bera. Saioa irekia da, nahi duten guztiek parte hartu ahal izan dezaten. Dantzaren inguruan hitz egingo dugu, hala nola dantzen jatorriaz, gizartean duen garrantziaz, denboran izan diren eraginez. Baina, batez ere, dantza egin egingo dugu; hortaz, abarketak ez ahaztu gero!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com