Dokumentuaren akzioak
Beurko-Bagatzako inauteriak hurrengo larunbatean
Otsailaren 13ean, larunbatean, Ibarra-kaldu elkarteak berriz erakutsiko ditu Euskal Herriko zenbait herri inauteri Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetan. Aurten, aurreko urteetako ildotik aldenduko dira eta Luzaide eta Zuberoako inauteri txit ezagunak eman beharrean, inauteri ezezagunagoak jorratuko dituzte, izan ere, ohiko emanaldietatik kanpo utzi ohi baitira, horietariko batzuk laburrak izateagatik edo "pisu" txikiagokotzat jotzen direlako. Aurten, beraz, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Lapurdiko zenbait inauteri-dantza erakutsiko dituzte, hala nola, Donostiako Inude eta Artzaiak, Abaltzisketako Txantxo-dantza, Oriako Sorgin-dantza, Markinako Zaragi-dantza, Lantzeko inauteria, Arizkungo Sagar-dantza, Arantzako inauteria, Lapurdiko Bizar-dantza eta Luzaideko jauzi batzuk.
Emanaldi nagusia arratsaldean 18:00etan hasiko da, Santa Teresa plazan, eta saio horretan elkarteko talde guztiek parte hartuko dute.
Baina horren ostean, 20:30ean, momotxorroen kalejira hirugarren urtez errepikatuko dute. Pixkanaka-pixkanaka auzoan errotu nahi du Ibarra-kalduk ohitura hori, eta, horregatik, auzolagun guztiak gonbidatzen dituzte taldearekin batera parte hartzera, Altsasuko inauteri horri dagozkion mozorroak jantzita: sorginak, lamiak, txatxoak eta zaku-zaharrak, edota zonbiak, etab.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com