Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Beurko- Gagatzako inauteriak 2022 (Barakaldo)

Dokumentuaren akzioak

Beurko- Gagatzako inauteriak 2022 (Barakaldo)

Datorren ostiralean, martxoak 4, eta larunbatean, martxoak 5, Beurko-Bagatzako inauterien ospakizuna berreskuratuko dugu. Horretarako, Ibarra-kaldu elkarteak programa bat prestatu du bi egun hauetarako.

Lehenik eta behin, martxoaren 4an, ostiralean, 20:30ean, “Momotxorro gaua” ekingo diogu berriro. 2021eko etenaldiaren ondoren, momotxorro, akerbeltz, sorgiñak, lamiak, maskaritak, zakuzaharrak eta Altsasuko inauteriak osatzen dituzten pertsonaiez gozatuko dugu.

Inauteri hau 2014an hasi zen Barakaldon, eta, ordutik, haur ugari lotzea lortu dugu, Beurko-Bagatzako tradizio bihurtzeko, 2022an zortzigarren edizioa beteko baitu. Auzokide guztiak gonbidatzen ditugu gurekin batera “Momotxorro Gauan” parte hartzera.

Eta hurrengo egunean Ibarra-kalduk bost urte gure auzotik kanpo daramatzan inauteri bat berreskuratuko du, Uztaritzeko (Lapurdi) inauteria, kaskarotak eta guzti, Kottilun gorri eta Ponpierarekin batera. Larunbatean eguerdiko 12:00etan hasiko da kalejira batekin auzoan zehar eta dantza batzuk joko dituzte hainbat lekutan.

Eta emanaldi nagusia 17:30ean hasiko da Santa Teresa plazan, taldeko atal guztien partaidetzarekin. Baina garrantzitsuena, berriz ere plaza dantzatuz eta denok gozatuz partekatu ahal izatea da. Gainera, aurten aita eta ama batzuk antzezpenean aktiboki parte hartzera animatu dira, Zirtzilak eta haien arropa eta maskara koloretsuak biziaraziz.

Animatu eta etorri parte hartzera edo ikuskizunaz gozatzera!

P.D: aurten, euria egiten badu eta COVID dela eta, ezingo dugu Ibarra-kalduko lokalean egin.

#Inauteriak #Ibarrakaldu #BeurkoBagatza #Barakaldo #Euskalinauteriak #Ustaritze #Lapurdi #Momotxorro #Momotxorroak #Altsasu #KottilunGorri #Ponpiera #Kaskarotak #MomotxorroGaua

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com