Dokumentuaren akzioak
Beurko-Bagatzako inauteriak Inauteriak 2018 (Barakaldo)
Zuberoako Maskaradak eta Momotxorro gaua
Otsailaren 17an, larunbatean, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere aterako ditu euskal herriko inauteriak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetara. Aurten Zuberoako Maskaradak hautatu ditugu, Euskal Herriko herri-inauteririk entzutetsu eta ikusgarrienetarikoa.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko gara, Barrikadekin, Beurko-Bagatza auzoan kalez kale hainbat dantza eginez. Arratsaldeko 18:00etan, ordea, osorik emango ditugu Maskaradak, pertsonaia eta ofizio guztiekin, gainera: entseinaria, txerreroa, gatüzaina, zamaltzaina eta kantiniersa, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, küküileroak, marexalak, xorrotxak, kerestuak, buhameak, kauterak, etab.
Maskaradetan dantza eta umorezko antzerkia uztartzen dira, eta emankizunean Ibarra-kaldu elkarteko kide guztiek hartuko dute parte, dantzariek eta musikariek, txikienetarik nagusienetaraino, baita txikien gurasoek ere.
Emanaldia amaitzeko, ikusle guztiak gonbidatuko ditugu azken dantza egitera: Aitzina Pika.
Eta guztiaren ondoren, 21:00etan, Momotxorro Gaua egingo dugu berriz: jantzi mozorroa eta zatoz gurekin auzoko kaleak girotzera!.
Zure zain izango gara!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com