Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Hemen da Barakaldoko folklore jaialdiaren 2024ko edizioa: Herrien arteko XXVII. folklore jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Hemen da Barakaldoko folklore jaialdiaren 2024ko edizioa: Herrien arteko XXVII. folklore jaialdia

2024/11/22 07:35
Hemen da Barakaldoko folklore jaialdiaren 2024ko edizioa: Herrien arteko XXVII. folklore jaialdia

Herrien arteko XXVII. Folklore Jaialdiaren kartela

Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdia 27. ediziora iritsiko da aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, azaroaren 22tik abenduaren 8ra bitartean garatuko da jaialdia.

Aurtengo edizioaren babesleak Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank dira; laguntzaileak, aldiz, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao. Halaber, Santurtziko Zugaitza dantza taldea izango da aurtengo kanpo-egunerako laguntzailea, aurten 50. urteurrena ospatzen baitu, baita Santurtziko Udala bera ere.

Egitarauak atariko lau ekitaldi biltzen ditu, eta horiek irekiko dute jaialdia, azaroaren 22etik 30era arte. Ondoren, hiru ekitaldi nagusi egingo dira: bi, abenduaren 6an eta 7an, Barakaldo antzokian, eta azkena, abenduaren 8an, Santurtziko Gernika parkean,  jaialdiko kanpo-egunean.

Jaialdiaren ibilbidea 1997an abiatu zen, eta pandemiak baino ez zuen eten. Orain arteko 26 edizioetan parte hartzaile ugari pasa dira. Izan ere, Ibarra-kaldu talde antolatzailearekin batera, 48 dantza taldek hartu dute parte, Estatuko autonomia erkidego guztietakoak, baita beste estatu batzuetakoak ere, hala nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoak. Horietaz gain, 33 musika talde eta hainbat bertsolari aritu dira jaialdian. Gainera, Bizkaiko 17 talde anfitrioi gisa jardun dute kanpo-eguneko emanaldietan.

Atariko Jaialdiak

  • Kantu-afaria

Egitarauan duela bi urte sartutako berrikuntza, lagun kopuru ederra erakarri izan duena. Jaialdiko jardueretan modu aktiboan parte hartzeko moduko ekitaldiak bultzatzen jarraitu nahi da, hartara, ikusle edo entzule gisa datozenak ohiko rol pasibotik aldendu ahal izan daitezen, kasu honetan, kantu-afaria gidatzen dutenekin batera kantatuz. Horretaz gain, kantu zahar eta berrien letra eta doinuak zabaldu nahi dira, baita taldean kantatzeko ohitura suspertu ere.

Kantuetan gidari, iaz bezala, "ERROTIK" bikote akustikoa izango dugu berriro ere, Eider Zenarrutzabeitiak eta David Nanclaresek osatuta.

Afaria azaroaren 22an izango da, ostiralarekin, Ibarra-kaldu elkartearen lokalean izango da eta 21:30ean hasiko da. Aukera ederra izango da kantatuz musikaren eguna ospatzeko, Santa Zezilia egunean bertan.

Menu arruntak 20 € balio du, eta haurrentzakoak 12 €. Aurten ordaintzeko modu bakarra eskaintzen da, nola eta BIZUM erabiliz, 620 343 484 telefonora bidaliz, NAN zenbakia zehaztuta eta AFARIA hitza kontzeptuan adierazita.

  • Zirku saioa

Aurreko bi edizioetan zirku saioak izan zuen arrakasta ikusita, berriro ere sartu nahi izan dugu egitarauan zirkuaren mundua, eta horrela, azken urteetako ildoari jarraituz, indar handiagoa eman nahi diegu txikienei zuzendutako ekitaldiei.

Azaroaren 23an izango da, larunbatarekin, 19:00etan, oso leku berezi batean, Zirkodomoan, Barakaldoko Arauti kaleko karpan. Sarrera kopurua mugatua da eta sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dira, 3  ordaindurik, Ibarra-kaldu elkartearen bulegoan, astegunetan, 18:00‑20:00 ordutegian.

  • Erromeria

Jaialdia norbera dantzatzeko plaza ere bihurtu nahi dugunez, atariko hirugarren ekitaldiak ere aukera ematen die ikusleei aktiboki parte har dezaten. Horregatik, erromeria ireki bat antolatu dugu, nahi duen ororentzat irekia, Ibarra-kalduko musikariek eta dantza-maisuek gidatuta.

Azaroaren 29an izango da, ostiralarekin, 19:00etatik 20:30era arte, Clara Campoamor zentro zibikoan. Sarrera doakoa izango da.

  • Dantza-lantegia: jota eta porrua

Aurtengo atariko azken ekitaldia dantza-lantegi bat izango da, bertaratu nahi duen orori irekia, nahiz eta aldez aurretik emango beharko den izena, telematikoki, QR kode jakin baten bitartez.

Lantegiaren gidari lanean Sabin Bikandi izango dugu, Aiko taldeko eta Bilboko Udak Txistu Bandako kidea. Ekitaldiaren ardatza Aiko taldearen ikasbidea izango da, iraganean, XX. mendean dantza taldeen loraldia gertatu arte Euskal Herriko erromeria guztietan dantzatzen ziren ohiko jota eta porruak suspertzeko darabilena.

Azaroaren 30ean izango da, larunbatarekin, 18:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan, sarrera doan, baina, esan bezala, izena aurretiaz emanda, horretarako berariazko QR kode baten bitartez.

Ekitaldi nagusiak

Hiru dira, eta doakoak: Musika Eguna, Dantza Eguna eta Kanpo Eguna.

  • Musika Eguna

Abenduaren 6an izango da, ostiralarekin, Barakaldo Antzokian, 19:30ean, sarrera doan.

Aurtengo bi talde gonbidatuak Euskal Herrikoak dira: Eibarko Euskelga, Galiziako eta Euskal Herriko doinuak uztartzen dituena, eta Barakaldoko bertoko Xukelak taldea. Horiekin batera, ohi denez, etxeko Ibarra-kalduko musika taldea ere arituko da, berariazko saio bat prestaturik.

  • Dantza Eguna

Abenduaren 7an izango da, larunbatarekin, Barakaldo Antzokian, 19:30ean, sarrera doan.

Edizio honetan, Gaztela eta León eta Murtzia erkidegoak dira bisitatzen gaituzten taldeen jatorria. Batetik, Aranda de Dueroko Alquería dantza-taldea,  bertako Udal Folklore Eskolakoa, Burgosetik; bestetik, Peña huertana La Zaranda taldea, San Anton Koru eta Dantza Folklore Elkartekoa, Murtzia hiriburutik bertatik. Horiekin batera, jakina, Ibarra-kaldu taldea arituko da, ohi den bezala, ekitaldirako berariaz prestatutako dantza ikuskizun berezia ematen.

  • Kanpo Eguna

Abenduaren 8an izango da, igandearekin, Santurtziko Gernika parkean, 12:30ean, sarrera doan.

Ezkerraldeko udalerri batera itzultzen da jaialdia aurten, hainbat urteren ondoren, eta, oraingo honetan, Santurtziko Zugaitza dantza taldearen 50. urteurrena ospatzen laguntzearren. Zugaitza taldearekin batera, anfitrioi lanean ere arituko baita, Murtziatik eta Gaztela eta Leóndik bisitari datozkigun taldeek ere jardungo dute.

Herrien arteko XXVII. folklore jaialdiaren egutegia

ATARIKO EKITALDIAK

Azaroak 22, ostirala

  • 21:30 Ibarra-kaldu elkartearen egoitza kantu afaria, Errotik bikote akustikoa.

Azaroak 23, larunbata

  • 19:00 Zirkodomo, umeentzako zirku-saioa Zirkodomoa elkartearen eskutik. 

Azaroak 29, ostirala

  • 19:00 Clara Campoamor zentro zibikoan erromeria Ibarra-kaldu musika taldearekin.

Azaroak 30, larunbata

  •  19:00 Ibarra-kaldu elkartean dantza-lantegia: jota eta porruak. Sabin Bikandi (Aiko taldea)

 

EKITALDI NAGUSIAK

Abenduak 6, ostirala

  • 19:30 Barakaldo antzokian Musika Eguna: Euskelga (Folk euskal-galiziarra), Xukelak (Euskal Herria), Ibarra-kaldu (Euskal Herria)

Abenduak 7, larunbata

  • 19:30 Barakaldo antzokian Dantza Eguna: Aranda de Dueroko Alquería dantza taldea (Burgos - Gaztela eta León), Peña Huertana La Zaranda taldea (Murtzia), Ibarra-kaldu (Barakaldo, Euskal Herria)

Abenduak 8, igandea

  • 12:30 Gernika parkean (Santurtzi) Kanpo Eguneko dantza emanaldia: Aranda de Dueroko Alquería dantza taldea (Burgos - Gaztela eta León), Peña Huertana La Zaranda taldea (Murtzia), Zugaitza dantza taldea (Santurtzi, Euskal Herria)

 

#IbarraKaldu #HAFJ #HAFJ2024 #HAFJXXVII #HerrienArtekoFolkloreJaialdia #Folklorea #Folklore #FolkloreJaialdia #FestivaldeFolklore #TeatroBarakaldo #BarakaldoAntzokia #Barakaldo #Danza #Dantza #Musika #Música #TallerDeDanza #DantzaTailerra #DantzaLantegia #TallerDeDanza #SabinBikandi #Aiko #AikoTaldea #Zirkua #Circo #Zirkodomo #Romeria #Erromeria #KantuAfaria #Errotik #MusikaEguna #Euskelga #Xukelak #Santurtzi #ZugaitzaDantzaTaldea #DantzaEguna #Alquería #ArandaDeDuero #Burgos #CastillayLeon #LaZaranda #Murcia #EuskalHerria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com