Dokumentuaren akzioak
Argazki erakusketa: Ibarra-kaldu 1966-2016
Ibarra-kaldu elkarteak, bere 50. urteurrena dela-eta, argazki-erakusketa bati emango dio hasiera martxoaren 1ean, ekimen honetan laguntzen diguten Beurko-Bagatza auzoko zenbait denda eta tabernatan.
Erakusketa horretan ikusi ahal izango da zernolako bilakaera izan duen Ibarra-kaldu elkarteak 50 urteotan, 1966. urtean sortu zenetik 2016. urte honetara arte.
Establezimendu horietariko bakoitzean garai jakin bateko argazkiak jarriko dira ikusgai, baina, aldian-aldian, lekuz leku aldatuz joango dira eta, hala, laguntzaile ditugun denda eta taberna guztietatik pasako dira argazkiak, azkenean.
Argazkiak toki hauetan ikusi ahal izango dira: Aitana, Basajaun, Beurko Berria, Galatea, Ibarra-kaldu, Itsasontzia, La Feli, Lord Byron eta Sotera tabernetan, eta Bertiz okindegian, Casa del Yogurt saltokian, Ricardo harategian, Izur ileapaindegian, Kabutxu arraindegian eta Txintxilin jantzi-dendan.
#ibarra50 #Barakaldo #BeurkoBagatza #ibarrakaldu
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com