Dokumentuaren akzioak
“Erromeria dantzak” ikastaroa 2016-2017 Barakaldon
Aurreko lau urteotan izandako arrakasta eta harrera ikusita, 2016-2017 ikasturte honetarako, laugarren aldiz antolatu du Ibarra-kaldu Elkarteak erromeria-dantzak lantzeko ikastaroa.
Norentzat? Erromerietako dantza batzuk ikasi nahi dituzten barakaldar guztientzat, gure herriko auzoetako eta inguruko udalerrietako erromerietan parte hartuz gozatzeko aukera izan dezaten.
Aurreko urteotan bezala, ikastaroa egin ahal izateko ez da beharrezkoa elkarteko kidea izatea, eta, gainera, ikastaroa doakoa da.
Ikastaro-saioak Ibarra-kaldu elkartean izango dira, Santa Teresa elizaren azpian duen egoitzan. Bi asterik behin izango dira, ostegunetan, 20:00etan hasita. Lehen eguna urriaren 6a izango da.
Ikasi nahi dituzu Txulalai, jota eta arin-arin, Zazpi jauzi, polkak, jauziak, mazurka, exkotix, Larrain-dantza, etab.? Ez zalantzarik izan: zatoz gugana eta har ezazu parte ikastaro honetan.
Izen-emateko informazioa Ibarra-kaldu elkartearen webgunean, edota ondorengo telefonoetan: 94 478 10 38 / 606 861 507
Argibide gehiago nahi baduzu, jo ezazu interneten ditugun txoko hauetara:
- Webgunea: http://ibarrakaldu.webcindario.com/
- Facebook: http://www.facebook.com/ibarrakaldu
- Google+: https://plus.google.com/u/0/116103651183671293845/posts
- Twitter: https://twitter.com/ibarrakaldu
- E-maila: ibarrakaldu@gmail.com
- Telefonoak: 94 478 10 38 / 606 861 507
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ibarra-kaldu elkartea
Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.
Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.
S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38
http://ibarrakaldu.webcindario.com