Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eusko Lorak "Nondik nora folklorea?" erakusketa martxan berriro ere

Dokumentuaren akzioak

"Nondik nora folklorea?" erakusketa martxan berriro ere

2021/09/20 13:25

Erakusketa martxan da berriro. Nondik nora folklorea? Folkloreak postaz ere bidaiatzen du, eta erakusketa honetan dantzak, jantziak, mozorroak, musika-tresnak eta abar azaltzen dituzten ehunka posta-seilu ikus ditzakezue.

Ez dago munduan bere folkloreari buruzko seiluren bat jaulki ez duen herrialderik; bere tradizioak, ohiturak, musika edota nortasuna agertzen duten seiluak. Irakasbide ere izan daitezke, berezko folklorea ezagutzen ez duten herritarrengana hurbiltzeko, adibidez, era grafiko eta urri samarrean bada ere.
Bagaude seiluak aitzakia ona direla beste zenbait gauza erakusteko, eta beste zenbait istorio kontatzeko: Neolitotik aro espazialera, Atlantikoko Iberiatik Kaukasoko Iberiara, inauteriez eta ezpata-dantzez, etxe partikularretan egiten diren dantzaldiez eta estadio handietan egiten direnez...

Horretarako, Juan Antonio Urbeltz folkloristaren laguntza ordainezina izan dugu, baita Roberto Etxebarria musikariarena ere, erakusketarako propio istorio labur bat idatzi duena.

Ongi etorriak izango zarete irailaren 20tik urriaren 17ra Zigoitiko Zentro Soziokulturalean, eta urriaren 30etik azaroaren 28ra Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Eusko Lorak

Eusko Lorak

Sestaon 1957an sortutako euskal dantza taldea.