Dokumentuaren akzioak
Martxoko ezpatak irailean Sestaon
Joan den irailaren 25ean, 2020ko martxoan behar zuen ezpata-dantza egin genuen Eusko Lorak taldeko ezpata-dantzariok. Data horretatik izan ditugu zain gure gonbidatuak, Jaizkibel Konpainia. Hondarribiko talde horren kemenagatik, besteak beste, agerian geratu da herri "tradizioetako" rolak zaharkiturik daudela, edo behintzat, berrikusteke, eta horrelakoetan denek behar dutela lekua izan.
Hori guztia aitortu nahi izan diegu Jaizkibeleko kideei gure ezpata-dantzarien ohorezko domina emanda. Halaber, aurtengo iraila nahiko berezia izan da konpainiarentzat, 25 urte joan baitira 1996ko irail hartatik; gainera, domina emateko ohorea izan zuena, dantzarien aurrendarietako bat, Hondarribian egon zen data horretan, eta biribila osatu ahal izan genuen, nolabait.
Lokalean jantzi ginen denok batera urtero legez. Taldearen lokal ondoan dagoen oroigarrian egin genuen lehenengo dantza, eta bertan eman genien domina. Hortik San Pedro plazara abiatu ginen musikarien ahaireetan, Aizpuru eta Las Llanas kaleetan gaindi. Plazan sartuta, dantza guztiak eta arrosa ere egin genituen, eta maiordomoak bandera ere dantzatu zuen. Beste horrenbeste egin genuen Kasko Plazan ere, baina ez San Pedrokoan bezain bero, tamalez.
Ezpata-dantzarako kantak dioen bezala ...bada zerbait esperantza, bihotza bero, jauzika hasiz, egin zagun orai dantza!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Eusko Lorak
Sestaon 1957an sortutako euskal dantza taldea.