Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eusko Lorak Aurreskua Santa Ageda egunez Sestaon

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua Santa Ageda egunez Sestaon

2022/02/08 09:25
Aurreskua Santa Ageda egunez Sestaon

Santa Agedako Aurreskua. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

Santa Ageda bezperaz kantatzea izan zen taldearen lehen ekintzetako bat, horrelako koroak agertzearekin batera, 1957an, taldea bera sortu zenean, Sestaon, Altos Hornos, La Balco eta La General lantegien arteko basaburuan. Garaian, dantza ez zen elkartzeko akuilua, baina, harrezkero, taldeko gizaldi...

Santa Ageda bezperaz kantatzea izan zen taldearen lehen ekintzetako bat, horrelako koroak agertzearekin batera, 1957an, taldea bera sortu zenean, Sestaon, Altos Hornos, La Balco eta La General lantegien arteko basaburuan. Garaian, dantza ez zen elkartzeko akuilua, baina, harrezkero, taldeko gizaldi guztietako jendea batzeko eguna izan da beti Santa Ageda bezpera. Hain zuzen, horregatik erabaki genuen 2019an data horren inguruan, urtero taldera dantzara sartzen ziren kide berriekin soka-dantza xume bat egitea, eta aldi berean gure eskualdeko elkarte eta pertsonen bat gonbidatzen genuen, bere lana, edozein arlotako izanik, horretarako zubi izanik, eta denak gonbidatzen genituen sokara eta taldera, jendaurrean abegi egiteko. Lehen urte horretan Sestaoko Emari talde feminista izan zen, hurrengoan Ángel Asensio kulturgizon sestaoartua, eta azkena Aritza Bergara idazle eta musikari sestaoarra.

SantaAgeda0oroigarrian
Dantza-soka. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

Egun horretan egiten genuen dantza Durangaldean gorde diren soka-dantzen erakoa zen, baina ordutik aurrerakoa aurresku propioa izatea erabaki genuen; iragan urte gorabeheratsuan ezinezko izan zen dantza sokan egitea bera, eta aurten, abagune txikiena izanda, eta indarberriturik, egun horretarako dantza geure egin dugu. Eta horixe da aurten plazaratu duguna, eta gurera gonbidatu duguna Emilio Xabier Dueñas izan da, baita gure kide berriak ere.

Goizez batu ginen elkarrekin janzteko, Altos Hornos lantegiak beharginentzat eraikitako etxeetan dagoen taldearen lokalean; eta jarraian, eguna hasteko, lokalaren aldamenean dagoen oroigarriaren inguruan, ekitaldi labur batean, hamahiru kide berriei ikurrak emateko, baita ohorezko kideari ere.

Emilio Xabier Dueñas ikurra jasotzen. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.
Emilio Xabier Dueñas ikurra jasotzen. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda01kalejira1
Plazara bidean. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda02koplak
Koplaka. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

Horren ostean San Pedro plazara abiatu ginen, kalejiran, Sestao eta Santurtziko txistulariekin, bertan kideak eta Dueñas jendaurrean gurera gonbidatzeko. Egun horretarako ondutako koplen ondoren, aurreskulari eta atzeskulariak aurrez aurreko dantza egin zuten, eta jarraian biek bere dantza egin zuten. Sokako dantzari guztien banan-banakoa etorri zen gero, eta amaitzeko banango zaharra eginda, sokara sartu ziren guztiak.

SantaAgeda03aurrezaurrekoa
Aurrez aurrekoa. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda04bananbanakoa
Banan-banakoa. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda06batera
Dantza-soka. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda05banangozarra
Banango zaharra kide berriei. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda07biribilketa
Dantza-soka guztiak barruan. Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

SantaAgeda02taldea
Dantza-sokako dantzariak. Iratxe, Begoña, Xabi, Ion, Izaskun, Nahikari, Mikel, Itsaso, Garazi, Jone (birritan). Argazkia: Garikoitz Mancisidor.

Egun ederra izan zen Sestaoko herriko dantza berri bat plazaratuta. Urtean askoan!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Eusko Lorak

Eusko Lorak

Sestaon 1957an sortutako euskal dantza taldea.