Dokumentuaren akzioak
Ohorezko dantzak, fandango lehiaketa eta jauziak Ziburuko Bixintxoetan
Aurten lehen aldikotz, Begiraleak taldea Ziburuko festetan arituko da, urtarrilaren 22an hain zuzen ere. 3 urteko etenaldia izan ondoren, Ziburuko besta komiteak Bixintxoak berriz antolatuko ditu eta horren karietara dantzariak gonbidatu ditu meza, fandango txapelketa eta dantza jauzien animatzeko. Luzaz herrian ezagutua izan zen Bixintxo taldearen segida hartuko dute Donibandarrek, 35 dantzariren parte hartzearekin.
Ezpata dantza meza garaian
Bixintxoak direla eta, igande horretako meza berezia izanen da. Horretarako, Donibanen San Juanetan egin ohi den bezala, dantzariek ezpata-dantza emanen dute meza garaian.
Aurreskua eta Uztai dantza elizaren atarian
1923an, "Gipuzkoako dantzariak" izendaturiko margolanean, Bibal artistak 13 dantzari agerian utzi zituen Ziburuko elizaren aitzinean, arku- dantza egiten, xuri ta gorriz beztiturik, lepoko batekin soinean. Margolan hau eta doinu ezagun batzuk oinarritzat harturik, Begiraleak urte hartan egindako arku-dantza berreraikitzen ahalegindu dira.
Aurreskua ere emanen dute dantzariek, soka-dantza bat osatuz elizaren aitzinean.
Fandango lehiaketa eta jauziak arratsaldean
Jantziak bildu eta bazkaldu ondoren, Begiraleak taldeko txarangak fandango lehiaketa eta jauzi saioa alaituko ditu herriko plazan, eguna ongi bururatzeko.
Fandango lehiaketa 17:00etan hasiko da. 3 kategoria izanen dira (6 eta 12 urte bitartekoa, 13 eta 17 urte bitartekoa eta helduena). Izen emateak Ziburuko turismo bulegoan hartzen dira urtarrilaren 11tik goiti. Tokiak geldituz gero, mometuan bertan ere azken izenak hartuko dira.
Ondotik jauziak izanen dira 18:15etarik 19:30ak arte.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Begiraleak Elkartea
Donibane Lohizuneko euskal kultur elkartea.
Ducontenia etxea
begiraleak@wanadoo.fr - begiraleak.eus
Begiraleak Elkartea @begiraleak