Dokumentuaren akzioak
Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik otsailaren 22an, egun osoko egitarauarekin

Dantza taldeko 70. urteurreneko ekitaldien egitarauaren baitan, otsailaren 22an Zuberoako Maskarada plazaratuko du Andra Marik bere osotasunean. Hainbat urtetako lanaren ostean, aterako du plazara Zuberoako inauteririk esanguratsuena, eta horrek hogeita hamar pertsona baino gehiagoren inplikazioa eskatu du; aktiboan dauden dantzariez gain, taldekide ohiek eta belaunaldi berriek ere hartuko dute parte ikuskizunean, talde guztia batuta.
Oso-osorik erakutsiko du Maskarada Andra Marik; zerotik sortu du. Dena den, 1988an hasi zuen Andra Marik Zuberoako Maskaradako dantzen ikerketa eta ikasketa lana. Taldearen 35. urteurrenaren ospakizunean bertan plazaratu zen lehenengoz dantza sorta osoa eta 1990. urtetik aurrera Zuberoako dantzak taldeko errepertorioan egon arren, ez du inoiz Zuberoako Maskarada osorik plazaratu, gaur arte. Bere garaian ikerketaren zatirik handien Altzain egin zen, Jean Pierre Rekalt maisuarekin. Ikasketa horiekin, eta Larraineko eta Pagolako dantzarien laguntzarekin, errespetu eta miresmen guztiarekin plazaratuko du Andra Marik Maskarada. Andra Mari dantza taldeak eskerrak eman nahi dizkio urte hauetan guztietan bidelagun izan diren guztiei, halaber, gonbidatu nahi ditu Maskaradaren lekuko izaten; izan ere, egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako eta goizean goiz hasiko da barrikadekin. Orotara lau egingo dira goizean zehar eta herriko hainbat elkartek parte hartuko dute. Ostean, herri bazkaria egingo da eta arratsaldean ofizioen saio nagusia ikusgai izango da.
Hauek dira maskaradan parte hartuko duten pertsonaiak:
• Txerreroa: Julen Diez
• Gatuzaina: Ainara Bilbao
• Kantiniersak: Uxue Bejarano eta Iraia Aspuru
• Zamaltzaina: Julen Sagarminaga
• Entsenaria: Aitzol Zamalloa
• Jauna: Arkaitz Uriarte
• Anderea: Goizane Sot
• Laboraria: Jaime Zubero
• Laborarisa: Garazi Azurmendi
• Marexalak: Ariane Unamunzaga, Oiane Perez, Itziar Etxebarria eta Eihartze Pulido
• Kukulleroak: Elisa Bikandi, Gorane Euba, Marta Ortiz de Pinedo eta Oiana Telleria
• Xorrotxak: Irene Gutierrez eta Olatz Sagastigordia
• Kherestua: Garazi Maeso eta Amaia Carregal
• Kauterak: Jon Eguskiza (Kabana), Aritz Zamalloa (Pitxu), Iñigo Larrea, Ander Orueta eta Unai Granado
• Bedezia: Xabi Zabala eta Unai Zabala
• Buhameak: Garatz Unamunzaga (Buhame jauna), Nerea Ereño, Garazi Maeso eta Amaia Carregal
MUSIKARIAK
• Txirula eta ttunttuna: Itziar Unzueta eta Ibon Askargorta
• Atabala: Josi Basterretxea
• Biolinak: Ainara Artetxe eta Asier Balentzia
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Andra Mari Dantza Taldea
Andra Mari Eusko Dantzari Taldea (Galdakao)