Dokumentuaren akzioak
Ohiturak eta errituak | Maiatzeko erreginak

Maiatzeko Erreginak, Marak, Las Mayas... izenekin ospatzen den errituala emankortasunaren garapen egokiaren aldeko eskaerekin lotzen da. Sasoi honetan naturaren antzutasuna sor dezaketen ezbeharrei aurre egiteko ekintza magikoa dugu erritual hori; aurreko hileetan ereindako hazien zein landatutako landareen emankortasuna bermatzekoa. Era berean, komunitatearen barruan dauden neskatilak nerabe iza-tetik emakume izatera igarotzeko garaia da, eta landareekin gertatzen den bezala, emankortasunaren baitan eman daitezken desegituraketetatik babestu beharra dago.
ERREGINA TA SARATSA
Neskatxei:
Erregina ta saratsa
neskatxa eder garbosa;
Nafarroako errege jaunak
egin omen du promesa.
Hiru seme dituelarik
hirurek bana arrosa;
etarik auta zuretzako da
dontzella eder galanta.
ILLARRA ZAIKU LORATU
Mutil ezkongaiei:
Illarra zaiku loratu,
oraiñik ez da lekatu;
ezkongaia zarelarikan
nahi zaitugu koplatu.
Koplatu eta koplatu saria
bildu behar dugu;
gu ere neskatxa gazteak gara
dotea bildu behar dugu.
Abadeari:
Semea zara Markinako
Don Bikario Gadakaoko;
eskuak ere konsagratuak
gure jaunaren altxatzeko.
Ezkillak errepikatzen,
jendiak zer den galdetzen;
hemen heldu den apez jaun hori
aingeruekin mintzatzen.
Gizonari:
Zure andreak erranik
zurekin dela mandatu;
aspaldiko denbora huntan
ez dela zurekin egondu
EMATEKOTAN EMAZU
Ematen ez dutenei:
Ematekotan emozu,
bertzela ezetz errazu,
gu honela edukitzeaz
probetxunkan eztutzu.
Ematen dutenei:
Zuk eman dakuzun honekin
konpañak ere badaki
zuk eman dakuzun
diru eder horrekin
egiñen dugu tortxa bi.
Tortxarekin arie ariek
argizarie hamalau mille
aingeruekin
paradisuan sartu zaitzie.
Bideoaren egileak: Xabi Ealo eta Aritz Zamalloa Hizlaria: Ainara Artetxe
OHARRA: Azken urteotan Andra Mari Eusko dantzari taldeak antzinako hainbat irudi digitalizatu ditu eta lan horrekin jarraitu nahi du, horretarako zuen laguntza ezinbesteko da, beraz, aspaldiko irudi edo bideorik bazenu, bidali nahi izanez gero oroitzapenentxokoa@gmail.com helbidera.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Andra Mari Dantza Taldea
Andra Mari Eusko Dantzari Taldea (Galdakao)