'Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari' saioa egingo da larunbatean Galdakaon

2025/11/21
'Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari' saioa egingo da larunbatean Galdakaon

Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari taldea 70. urteurrena ospatzen dabil 2025ean eta horren harira, bihar, azaroaren 22an, 'Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari' saioa egingo du Urreta kiroldegian. Taldeko hainbat belaunaldik hartuko dute parte ikuskizunean, 19:00etatik aurrera. 

Igandean, Ezpata dantza

Urteurreneko ekintzen barruan, igandean, 23an, Galdakaoko Elexalde auzoko Andra Mari elizan, Ezpata dantza eta Erreberentzia egingo dira taldeko hildakoen omenez, 12:00etan. Ostean, Bizkaiko Soka-dantza plazaratuko dute elizaren kanpoaldean.