Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Ordiziako kultur eragileek elkarlanean Oianguko erromeria oinarri duen "Udaberri fest" antolatu dute Oiangun larunbat honetarako

Dokumentuaren akzioak

Ordiziako kultur eragileek elkarlanean Oianguko erromeria oinarri duen "Udaberri fest" antolatu dute Oiangun larunbat honetarako

2018/04/11 15:45
Ordiziako kultur eragileek elkarlanean Oianguko erromeria oinarri duen "Udaberri fest" antolatu dute Oiangun larunbat honetarako

Udaberrifest jaialdiko prentsaurrekoa

Herriarentzat urte berezia da aurtengoa eta 750. urteurrena aitzakia bezala, baliatu dugu Ordiziako kultur-eragileak elkarlanean aritzeko, besteen artean helburu hauekin:

1. Herrian daukagun kultura aberastasuna balioan jarri eta ezagutarazteko

2. Kultur-eragileon  arteko sinergia berriak sortzeko.

3. Etorkizunera begirako herriko kultur-baliabide eta eskaintza lantzeko.

Elkarlan hau iaz abiatu bazen ere, urte asko daramatzagu kultur-eragileak herrira begira lanean eta hori, urtean zehar herrian izaten dugun kultur-eskaintzan islatzen da. Horrexegatik, urte berezi honetan, ez dugu kultur-agendan ezer berririk asmatu, egun ditugun ekintzak indartu baizik.

Batetik, “Ordizia elkartuz” deitu diogun emanaldi berezi batean lanean ari gara Urrian Ordiziarock-eko ekintzen barruan egiteko. Askorik aurreratu ezin dugun arren, herriko talde eta eragile guztien artean antolatzen ari garen emanaldia izango da eta saiatuko gara herritar guztientzat gogoangarria izaten.

Bestetik, larunbat honetan, apirilaren 14an, Oianguko erromeria berreskuratzeko ahaleginean, erromeria hau oinarri izango duen udaberriko festa antolatu dugu.

Erromeria Belaño talde ordiziarraren eskutik izango da eta egun honetan 750. urteurreneko abestiaren estreinaldia egingo dute. Bide batez, abestiaren bideoklip modukoa ere grabatuko da.

Jaiari kausa solidario bat emango diogu eta Pausoka taldearekin batera behar bereziak dituzten haurren alde aireratuko ditugu heliozko globoak. Jarraian Pausoka elkartearen berri emango dugu.

Pausoka elkartea behar bereziak dituzten umeen guraso taldea da eta besteen artean, sindrome ezberdinak dituzten haurren alde lan egiten dugu. 2012. urtean 12 familiek sortu zuten bere seme-alaben bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoa zuten errehabilitazioa jaso ahal izateko. Gaur egun 100 familiek osatzen dugu eta tratamenduak emateko bi zentru kudeatzeatzen ditugu. Pausokak erakundeek betetzen ez duten hutsuneari erantzuten dio. Bertako terapiak diziplina anitzekoak dira eta umeen garapenari egokitutako arreta integrala ematen da.

Guren lana egunerokoa den arren, gizartea sentsibiliza­tzea ere bilatzen dugu eta Udaberri festa horretarako ere baliatuko dugu.

Hori horrela izanik, Ordiziako herrian dugun Kleefstra sindromearen kasuaren inguruan ere lanketa egiten saiatuko gara eta larunbateko ospakizunaren ondotik, Juneren kleefstra sindromearen ingurukoak eta beste zenbait sindromeren inguruko mahai ingurua antolatuko dugu.

Honakoa izango da egitaraua:

16:00etan haurrentzat jolasak, tailerrak eta eskulanak,

17:30etan Mezuak idaztea eta globo banaketa

17:45etan Globoak aireratzea

18:00etan Azen erraldoi eta buruhaundiak

18:30etan Belaño taldearekin erromeria

Honenbestez Ordiziako kultur eragileok eta Pausoka elkarteak dei egiten dizuegu Oianguko udaberri fest honetara etortzera. Primeran pasatuko dugu eta animatu!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.