Ostiralean Joseba Juarez gure artetik joan zitzaigun. Lanak izan genituen berria irensten, borrokatu duen guztiarekin berriz ere gure artean dantzan izango genuela ziur baikeunden.
Begiak itxi eta gure artean ikusten dugu; dantzari egunean dantzan, jaietan txupinazoa botatzen...Urteurren honetan, dantzan gozatu duela badakigu, guk berarekin gozatu dugun bezalaxe.
Begiak ireki eta bere hutsunea sentitzen dugun bakoitzean, zerura begira jarriko gara. Ondo baitakigu izarrak ere dantzan jarriko dituela! Taulara irteten garen bakoitzean, zerura begiratu eta bertatik arituko zaigu, gure pausoak markatu eta dantzak zuzentzen.
Askotariko doluminak jaso ditugu; dantza talde, herritar...maite genuen guztiongandik jasoak eta familiari besarkada bero batez helaraziko dizkiogu.
Zuregatik eta zuretzat Joseba.
Gaur, astelehena, hilak 10, arratsaldeko 19etan izango da hileta Ordiziako elizan (arratsaldeko dantza ensaikoak bertan behera geratzen dira) eta nahi dugun guztiok, merezi duen azken agurra dantzatuko diogu.
Dantzan bego!