Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Goierriko dantzarien I. Topaketa

Dokumentuaren akzioak

Goierriko dantzarien I. Topaketa

2019/03/29 11:29

Orain 5 urte abiatu zen Goierriko erromeri biraren aitzakian, Goierriko dantza talde ezberdinen elkarlana eta aurten 5. urtea egitera doaz. Ekimen honen baitan, dantza taldeen harremana indartu eta dantza sustatzea izan dira helburu eta aurten urrats bat aratago eman nahian, I. Goierriko Erromeri bira antolatu dute. Dantzari topaketa hau Korrika kulturalaren barnean kokatzen da eta Korrika bezala, bi urtez behineko maiztasunez antolatzen jarraitzea da helburu.

Apirilaren 6an Lazkaon izango da eta Goierriko dantzari helduak elkartuko dituen topaketa izango da. Legorreta Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Lazkaoko Oin Arin, Idiazabalgo Axari, Urretxuko Lurra, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dantza taldeetako 200 dantzaritik gora bilduko dira.

Goizean herrian zehar desfilea egingo dute eta geldialdi ezberdinetan dantza ezberdinak izango dira ikusgai. Eguerdian alardean Plazan emango zaio amaiera goizeko jardunari. Bazkalondoren berriz, jaia herrira zabalduko da eta Irrizblai Aisialdi taldearekin jolasak eta Ttipika taldearekin erromeria izango dira eguna borobiltzeko.

Egun osorako egitaraua osatu dugu eta ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.